Kasimiro IV.a Jagellon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kasimiro IV.a Jagellon

Kasimiro IV.a. Jagellon (polonieraz, Kazimierz Jagiellonczyk; lituanieraz, Kazimieras Jogailaitis), Lituaniako duke handia (1427-1492) eta Poloniako erregea (1447-1492) (Krakovia, 1427ko azaroaren 30a - Hrodna, 1492ko ekainaren 7a).

Ladislao II.a Jagellonen eta haren laugarren emazte Sofia Holszanykoaren bigarren semea. Haren osaba Sigismundo I.a Kęstutaitis hil zutenean, Lituaniako dukerria eskuratu zuen, eta anaia Ladislao borrokan hil zitzaionean bilakatu zen Poloniako errege.

Haren erreinaldiko garaipen nagusia Hamahiru Urteko Gerran Zaldun Teutonikoak menderatzea izan zen (1454-1466). Horren ondorioz, Prusiaren parte bat (Errege Prusia edo Prusia Poloniarra) —Gdansk-eko Pomerania— bereganatu zuen, eta Ekialdeko Prusiaraino hedatu zuen bere jabegoa.

Haren erregealdian inprimatu zen lehen liburua Polonian (1474). 1484an, turkoek Besarabiako parte bat eta Moldavia bereganatu zituzten.

Elisabete Hungariakoarekin ezkondu zen, eta 13 seme-alaba izan zituzten. Haien semeetariko lau errege izan ziren: Ladislao II.a Jagellon, Hungariako eta Bohemiako errege; Joan I.a Alberto Jagellon, Poloniako errege; Alexandro I.a Jagellon, Lituaniako duke handia eta Poloniako errege; eta Sigismundo I.a Zaharra, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kasimiro IV.a Jagellon Aldatu lotura Wikidatan