Prusia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Prusia


Preußen

1525 — 1947
Monarkia, demokrazia
Flag of Preussen 1701-1918.jpg Wappen Deutsches Reich - Königreich Preussen (Grosses).png
Map-DR-Prussia.svg
Prusiaren lurraldeak urdinez
Prusiako Dukerria 1618
Prusiako Estatu Askea 1918
Abolizioa 1947
Hiriburua Königsberg, gero Berlin
Hizkuntza(k) Alemana
Erlijioa Protestantea, Erromatar Katolikoa
Eremua {{{eremua}}}
Biztanleria 41.915.040
[[|Barne Produktu Gordina|BPG]] {{{bpg}}}
BPG/bizt {{{bpg bizt}}}
Dirua {{{dirua}}}
Ordu eremua {{{ordu eremua}}}
Interneteko domeinua .{{{internet}}}
Telefono aurrezenbakia {{{telefonoa}}}
Goiburua Suum cuique
(Bakoitzari berea)
Ereserkia {{{ereserkia}}}

Prusia (alemanez: Preuße; latinez: Borussia, Prutenia; letonieraz: Prūsija; lituanieraz: Prūsija; polonieraz: Prusy; antzinako prusieraz: Prūsa) Brandenburgen sortutako estatua izan zen, zeinek eragin handia izan zuen Alemaniako zein Europako historiaren gainean.

Hasieran Königsberg eta ondoren Berlin izan zituen hiriburu.

[aldatu] Historia

Antzinako prusiarrak herri baltiarra izan zen, lituaniarrengandik eta letoniarrengandik hurbila. Zaldun Teutonikoek lurraldea hartutakoan, ezarian ezarian alemaniar bihurtu zuten. Brandenburgeko Markerria eta Prusiako dukerria batzeak (1618) Prusiako Erresumaren sorrera ekarri zuen 1701ean.

Prusiak XVIII. nahiz XIX. mendeetan lortu zuen ahalmenaren erpinera iristea. XVIII. mendean, Friedrich II.arekin (1740-1786), Europako botere nagusienetakoa bilakatu zen. XIX. mendean, Otto von Bismarck kantzilerrari esker, Prusia Alemania berriko edo Bigarren Reich-eko lurralde nagusia bihurtu zen politika, ekonomia eta populazioari zegokienez.

Lehen Mundu Gerrak ekarri zuen Hohenzollern leinuaren amaierarekin batera, Prusia Weimar Errepublikako zati bat izan zen, Prusiako Estatu Askeko izenpean (1919). Naziek de facto 1934an ezabatu zuten Prusiaren estatu gisako izaera, eta aliatuek 1947an egin zuten gauza bera de jure.

Hortik aurrera, Prusia izena historian, kulturan edo geografian baino ez da erabili. Esaterako, etikan bertute prusiarrez mintzatzen da, hau da, antolakuntza hobezina, sakrifizioa, legearen agintea, autoritateari men egitea edo militarismoa, baina aldi berean, tolerantzia, puntualitatea, apaltasuna etab.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Prusia