Ordena Teutonikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ordena Teutonikoaren ikurra

Ordena Teutonikoa (Zaldun Teutoien Ordena edo Jerusalemeko Santa Mariaren Ospitaleko Zaldun Teutoiak ere bai, alemanez Deutscher Ritterorden; en latín Domus Hospitalis Sactæ Mariæ Teutonicorum), Erdi Aroan, Palestinan, 1190ean, hirugarren gurutzadan, Akreko gotorlekuaren setioan, sortutako ordena erlijioso-militar bat da. 1198an, ordena militar bihurtu zen. XIX. mendetik, ordena, karitatezko erakunde kristau bat bezala mantentzen da.

Jatorria Lurralde Santuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena, noble alemanez osatua zegoen, eta Tenpluko Ordenaren eta Maltako Ordenaren eredua jarraitzen zuen. Palestinako San Joan Akrekoan sortu zen, 1190ean, hirugarren gurutzadaren garaian, Saladinok Jerusalem hartu ondoren. Jatorrian, erromes kristauei laguntzen zien karitatezko erakunde bat baino ez zen, gero, ordena militar bezala berrantolatua izan zen, Zaldun Tenplarioen antzera, 1192an, eta Inozentzio III.a aita santuaren onespena lortu zuen 1198an.

1220an, Zaldun Teutoiek, euren egoitza nagusia Montforteko gotorlekuan ezarri zuten, Ordena Teutonikoko "Maisu Handien" egoitza bihurtu zena 1229an.

« 1220: Leopoldo VI.a Austriakoak, zaldun teutoiei, Monforteko gunea ematen die gaztelu batentzako... 1227: Teutoiek, Monforteko gaztelua berreraikitzen dute. Juan G. Atienza, Caballeros Teutónicos, 301. orrialdea.  »

1266an, arabiarrek ez dute gotorlekua hartzerik lortzen. Baina 1271n itzuliko dira eta gaztelua hartzea lortuko dute, harkaitzean zulatutako tunel baten bidez. Zaldun Teutoiak, San Joan Akrekoan babestera behartuta geratzen dira.

« Maisu Handiaren egoitza nagusia, izatez, ordenaren egoitza nagusia zena, San Joan Akrekoan ezarri zen lehenik, eta, ondoren, herri honetatik Monforteko gaztelura pasa zen, eta handik, berriz Akrera, baldintzek agintzen zutenaren arabera... Juan G. Atienza, Caballeros Teutónicos, 190. orrialdea.  »

Mende bat beranduago, 1291n sarrazenoek Akre hartu zutenean, gurutzatuak Lur Santura erretiratu behar izan ziren, ordena, bere betebeharrak, benetan penarik merezi ote zuen hausnartzera bultzatuz. Gurutzadetan garaituak, Ordena Teutonikoko zaldunak, Transilvaniara joan ziren, Andres II.a Hungariakoak 1225ean bota zituen arte.

Estatu Teutonikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malborkeko gotorleku teutonikoa
Ordena teutonikoaren etxea Frankfurten.

Une hartan, ordena, behin betiko, Prusian ezarri zen, independentea zen Ordena Teutonikoaren Estatu bat sortuta. Handik, Poloniako Erresuma, Lituaniako Dukerria eta oraindik kristautu gabeko beste herriren batzuen aurkako kanpainak egin zituen: Iparraldeko Gurutzadak.

Frederiko II.a Hohenstaufen enperadoreak, teutoiei, inperioko printzeen pribilegi guztiak eman zizkien, konkistatutako lurraldeen gaineko subirautza kasu.

Alexander Nevskiren aurka 1242an porrot bat jasan arren, ordenak, azkar hedatu zuen bere nagusitasuna herrialde baltikoetatik

1308tik aurrera, Prusia osoa hartu zuten, Estoniaraino hedatuz. Konkista horren barne, Pomerania, Curlandia, Letonia, Estonia eta Gdansk hartu zituen, azken herri hau, ordenaren mende egon zelarik, 1454 arte. Ordenak, gainera jabegoak zituen Erromatar Germaniar Inperio Santuko toki ezberdinetan.

XIV. mendearen amaieran, ordena, bere boterearen une gailenera iritsi zen, hiri ekonomia indartsu bati esker, euren errekrutatze feudalak gehitzeko Europa osotik zetozen mertzenarioak kontratatzea ahalbidetzen ziena, Itsaso Baltikoan, itsas potentzia bihurtzeaz gain.

Baina, 1410ean, porrot izugarri bat jasan zuten Tannenbergeko guduan, Ladislao II.a Poloniakoa erregea eta Lituaniako Vytautas duke handiaren aurrean, eta, beraz, Ordenak lortutako lurraldeak, Poloniaren eskuetara pasa ziren. Orduan, 1525ean amaitu zen gainbehera bat hasi zen.

Europan Erreforma Protestantea gertatu zenean, ordena, Luteranismora bihurtu zen, bere Maisu Handi zen Alberto Brandeburgokoaren bidez, nor, uko egin eta luteranismora bihurtu zen, Prusiako Dukea izateko.

Prusiaren sekularizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena, feudoaren hegoaldeko zatian ezabatua izan zen, eta bere lurrak, 1525ean Prusiako Dukerria sortzeko sekularizatuak. Ordena, Habsburgoko etxearekin lotua mantendu zen, Alemanian eta Europako beste toki batzuetan jabego ugari mantenduz, baina, 1809an, Napoleon Bonapartek, desegitea agindu zuen, eta, ondorioz, bere lurreko ondasunen zati handi bat galdu zuten.

Ordenaren mantentzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerrararte, ordena, Habsburgotarrek presiditua egon zen. Gaur egun, nagusiki ongintzazko xedeekin aritzen da Europa erdialdean.

Ordenaren enblema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldunek, gurutze beltz bat duen kapa zuri bat daramate. Armarri bezala, batzuetan, gurutze pate bat erabiltzen zen, ondoren, Prusiako Erresumak eta Alemaniak erabilitako Burdinazko gurutzea bihurtu zena.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ordena Teutonikoa