Katalisi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Katalisia katalizatzaile deritzon substantzia baten ondorioz gertatzen den erreakzio kimikoen abiadura handitzea da. Erreakzio kimikoetan dauden beste eragile batzuk ez bezala, katalizatzailea ez da kontsumitzen. Katalisian energia gutxiago behar da trantsizio egoerara iristeko, baina erreakzioan behar den energia kopuru osoa ez da aldatzen. Katalizatzaile batek eraldaketa kimiko batean baino gehiagotan har dezake parte. Haren eragina aldatu egiten da beste substantzia batzuk badaude; inhibitzaile edo pozoi deiturikoek jarduera katalitikoa murrizten dute, eta sustatzaile deiturikoek handitu egiten dute. Katalizatzaileen aurkakoei, erreakzioen abiadura murrizten dutenei alegia, inhibitzaile deritze.