Katalisi heterogeneo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimikan, katalisi heterogeneoa katalisi-mota bat da zeinetan katalizatzaileen, erreaktiboen edo produktuen faseak desberdinak diren. Prozesua katalisi homogeneoaren kontrastea da, non fase berean dauden erreaktiboak, produktuak eta katalizatzailea[1].

Etilenoaren hidrogenazioa gainazal solido batean. (1) Adsortzioa, (2) Erreakzioa (3) Desortzioa

Fase desberdintzat jotzen dira osagai solidoak, likidoak eta gaseosoak eta baita nahaste nahastezinak ere (olioa eta ura esaterako), edo interfaze bat dagoen edozein ingurune.

Katalisi heterogeneoan fase solidoko katalizatzaileak eta fase gaseosoko erreaktiboak usartzen dira normalean. Kasu horretan, adsortzio molekularreko, erreakzioko eta desortzioko ziklo bat gertatzen da katalizatzailearen azalean.

Katalisi heterogeneoa oso garrantzitsua da industria kimikoan, produkzio azkarragoa eta eskala handiagokoa eta produktuaren sintesi selektiboa ahalbidetzen dituelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Schlögl, Robert. (2015-03-09). «Heterogeneous Catalysis» Angewandte Chemie International Edition 54 (11): 3465–3520.  doi:10.1002/anie.201410738. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]