Solido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Egoera solidoa deformazioarekiko eta bolumen aldaketekiko erresistentea den materiaren egoera bat da. Presioa konstante mantenduz eta tenperatura baxuan, solidoek gehienetan kristal-egiturak osatzen dituzte. Horri esker, indarrak jasan ditzake itxura batean deformatu gabe. Hortaz, multzo zurrunak, konprimiezinak, gogorrak eta erresistenteak izan ohi dira. Bolumen konstantea daukate eta ez dira hedatzen.

Solido batek propietate berezi hauek dauzka:

  • Elastikotasuna: Solido batek bere jatorrizko egoerara itzultzen da deformatua izan ondoren.
  • Hauskortasuna: Solido bat zati askotan hauts daiteke.
  • Gogortasuna: Solido bat gogorra da bigunago batek ezin duenean urratu.
  • Forma mugatua: Forma definitua daukate, aski zurrunak dira eta ez dute jariorik eragiten, gasek eta likidoek bezala.
  • Bolumen mugatua.
  • Dentsitate handia.
  • Inertzia: Solidoek beren egoera aldatzeko erresistentzia erakusten dute.
  • Xaflakortasuna: Solidoetatik deformazio bidez xaflak sortzeko propietatea da.
  • Harikortasuna: Solidoetatik hariak sortzeko gaitasuna da.

Ezagutzen den solidorik arinena, aerogel deiturikoa, gizakiak egindakoa da. Inoiz sortutako aerogelik arinenak 1,9 mg/cm³-ko dentsitatea dauka, alegia, uraren dentsitatearen 1/530. Solidorik dentsoena osmioa da: 22,6 g/cm³-ko dentsitatea dauka.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Solido Aldatu lotura Wikidatan