Kateto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irudi honetan a eta b katetoak dira.

Kateto bat (grekotik Κάθετος) hiruki zuzen batean angelu zuzena partekatzen duten bi lerroetako bat da. Kontrakoa den aldeak hipotenusa izena hartzen du.

Eduki-taula

Formulak [aldatu]

Kateto baten luzera kalkulatzeko hainbat formula daude:

Kateto bat eta hipotenusa edukita [aldatu]

Hirukiaren kateto bat eta hipotenusa badugu honako formula hau erabili daiteke:

k_{1} = \sqrt {h^2 - k_{2}^2} \,

Kateto bat eta angelu bat edukita [aldatu]

Hiruki baten angeluek 180º batzen dituztenez angelu zuzena ez den angelu bat edukita guztien balioa zein den kalkula daiteke. Gainera bi katetoren arteko erlazioa tangentearen balioa denez kalkulua erraza da.

\tan (\alpha) = {\mbox{kontrako katetoa} \over \mbox{alboko katetoa}}

Duguna hipotenusa balitz sinua eta kosinua erabili daiteke:

 \sin (\alpha) = {\mbox{aurkako katetoa} \over \mbox{hipotenusa}}
 \cos (\alpha) = {\mbox{alboko katetoa} \over \mbox{hipotenusa}}

Kasu guztietan sinua, kosinua eta tangentea ezagututa, kontrako funtzioa erabili daiteke angelua ezagutzeko.

Ikus, gainera [aldatu]