Katsuhiro Ōtomo
Wikipedia(e)tik
Katsuhiro Ōtomo (Japonia, 1954) komikigilea, anime zuzendaria eta gidoilaria da. Akira mangaren sortzailea eta izen bereko animaziozko filmaren zuzendaria izateagatik da ezaguna. Filmak ikaragarrizko arrakasta izan zuen eta mugarritzat jotzen da animean izan zuen eraginagatik, hala nola hari esker animeak nahiz mangak mundu zabalean izan zuten zabalkundeagatik.