Miyagi (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Miyagi prefetura
宮城県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Sendai
Eskualdea Tōhoku
Map of Japan with highlight on 04 Miyagi prefecture.svg
Azalera
7.285,75 km²
Biztanleria
Dentsitatea
2.360.218 (2005)
321,20 bizt/km²
Uhartea Honshu
Miyagi prefeturako mapa

Miyagi prefetura (宮城県 Miyagi-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Sendai hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miyagi prefetura Mutsu probintziaren parte izan zen. Antzinako hiriburua Taga-jō zen. Meiji berrezarkuntzan, Mutsu probintziaren parte batzuk harturik, lau probintzia berri sortu ziren: Rikuchū, Rikuzen, Iwaki eta Iwashiro. Hala ere, gaur egun Aomori prefetura den lurraldeak Mutsuren parte izaten jarraitu zuen sistema feudala desegin eta Japonia modernoaren prefetura-sistema ezarri zen arte.

1871ean, Sendai prefetura sortu zen, eta hurrengo urtean, izena aldaturik, Miyagi prefetura bihurtu zen.

2011ko martxoaren 11n, 9,0 magnitudeko lurrikara batek jo zuen prefetura. Haren ondorioz, tsunami erraldoi bat sortu zen (10 bat metroko altuera), eta kalte handiak eragin zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miyagi prefetura Tōhoku eskualdearen erdialdean dago, Ozeano Barearen ertzean. Mendebaldean eta ipar-ekialdeko kostaldean mendi garaiak daude, baina erdialdean, Sendai hiriaren inguruan, lautada zabalak daude.

Prefeturako kostaldeko iparraldetik Oshika penintsula irteten da ozeanorantz.

Lurraldearen % 23 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Rikuchū Kaigan parke nazionala, besteak beste.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantza (ostrak) eta nekazaritza-abeltzaintzak jarduera garrantzitsuak dira prefeturan: arroz-produkzioa handia da, eta abere asko hazten dira. Dena den, industria da ekonomiaren sektore nagusia: Sendai inguruan manufaktura-industria garrantzitsuak daude, batez ere elektronika eta etxetresnen sektoreetan eta elikagaigintzan.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Sendai (hiriburua, 1.029.552 biztanle)
  2. Ishinomaki (163.840 bizt.)
  3. Ōsaki (137.164 bizt.)
  4. Tome (86.940 bizt.)
  5. Kurihara (77.862 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marumori
Kami
Shikama
Shichikashuku
Zaō
Ōhira
Ōsato
Taiwa
Tomiya
Matsushima
Rifu
Shichigahama
Minamisanriku
Onagawa
Kawasaki
Murata
Ōgawara
Shibata
Misato
Wakuya
Watari
Yamamoto

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miyagi (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan