Kent Taylor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kent Taylor

Kent Taylor (Nashua, Iowa, 1906ko maitzaren 11 - 1987ko apirilaren 11) aktore estatubatuarra izan zen.

Louis William Weiss izenarekin jaio zen, Iowa estatuko Nashua herrian. Kent Taylor, 110 pelikula baino gehiagotan agertu zen. 1930 eta 1940ko hamarkadetan, B generoko pelikulak egin zituen. Baina, bere aktore karrera luzean zehar, ospe handiko zine estudioentzako pelikulak ere egin zituen. Adibidez: Ez naiz aingerua, Heriotzak oporrak hartzen ditu, Ordainketa hauzipean eta Segi pista gizonari

1950ean, bere zine karrera gainbehera zihoanean eta telebistako ekoizpenak gorantz, Boston Blackie detektibe telesaileko 58 ataletan eta Esperientziarik gabeko zaldunak telesaileko 39 ataletan parte hartu zuen paper protagonista batekin. Telebistarako beste lan batzuk, honako hauek dira: Fargoko putzuen istorioak, Bat Masterson, Peter Gunn eta Begi hawaiiarra dira. Bere aktore karreraren azken urteetan, beldurrezko eta odolezko pelikuletan parte hartu zuen: Satanen sadikoak, Odola izu izugarrian, Zure gorputzean ttu egiten dut eta Infernuko deabru odoltsuak

Kent Taylor, Los Angelesen lurperatua dago, Westwood Village Memorial Park Hilerrian

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jerry Siegel eta Joe Schusterrek, Supermanen Lurreko beste izaerari izena emateko erabili zuten aktore honen izena.