Superman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Superman komikietako superheroi bat da. 1938. urtean Joe Schuster eta Jerry Siegel komikigileek asmatu zuten.

Supermanen oinarrizko historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Superman, Krypton planetan jaio zen, Kal-El izenarekin. Bere benetako gurasoak Jor-El eta Lara Lor-Van ziren. Kal-El ia jaioberria zela, bere gurasoek, espaziuntzi batean sartu zuten. Izan ere, Krypton planeta, eztanda egitear zegoen, Kal-Elen gurasoek, euren semea espaziuntzian sartu zutenean. Zorionez, planetak eztanda egin aurretik ihes egin ahal izan zuen Kal-Elek. Eztandaren ondorioz, planeta txiki-txiki egina geratu zen. Planetaren zati horiek, kryptonita mineral erradiaktiboa eratu zuten. Halako batean, bidaia luze baten ondoren, Kal-El Lur planetara iritsi zen, bere untziak, landetxe batetik gertu lur hartuz, meteorito jasa egon zen egun batean. Meteorito jasa amaitu zenean, landetxe hartan bizi zirenak, Jonathan Kent eta Martha Kent espaziuntzia lurreratu zen tokira heldu ziren. Eta barruan, ume txiki bat aurkitzen zela ikusi zuten. Kent bikoteak, ezin zuen haur propiorik izan. Horregatik, Kal-El hartu zuten semetzat. Bikote honek, Clark izena jarri zion. Denborarekin, heltzen ari zihoan heinean, bere botere bereziak zeintzuk ziren nabaritzen hasi zen. Gaztaroan Superboy izena hartu zuen. Helduaroan, Clark Kent, Daily Planet egunkarian lanean hasi zen. Bertan, denborarekin Lois Lane kazetariaz maitemindu zen. Garairako, bere botereak kontrolatzen bazekien. Eta mundu guztiaren aurrean, bere benetako izaera gorde behar izaten zuen. Helduaroan, jada Superman gisa, bere areriorik ohikoena, Lex Luthor izan zen. Kryptonita, batez ere berde kolorekoa, oso kaltegarria zen Supermanentzat, bere botereak ahultzen baitzituen, hiltzeko punturaino. Lex Luthorrek berak erabiliko zuen, hainbat alditan, Supermanen aurka, hatzamar batean zuen eraztunaren bidez. Helduaroan, Metropolisen bizi da.

Supermanen Lurreko izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clark Kent izena, Siegel eta Schusterrek asmatu zuten, Superman pertsonaia asmatu zen garaian, oso ezagun ziren bi pertsonen izenak loturik: Clark Gable eta Kent Taylor aktoreak.

Supermanen jantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Supermanen jantzia mozorro denda batean.

Supermanek eramaten zuen jantzia oso ezaguna da: Kapa gorri bat, erdialdean, pentagono bat, eta, honen barruan S bat dagoelarik. Pentagonoa eta esea guztiz horiak dira. Gainerako jantzia, urdin kolorekoa da, batipat: Papar aldean, kapan bezala, pentagono bat S batekin du. Baina, kasu hontan, bi koloretakoa da. Pentagonoaren zati gehiena, esea barne, gorria da. Gainerantzeko zatitxoak, horiak. Gerri aldean, eta iztarren goialderaino, praka labur batzuk, gerriko hori batekin lotuak ditu. Iztarralde hortatik, hanketaraino, pieza bakarreko zati urdinaren bigarren zatia dago, hankei dagokiena. Eta, hankak estaltzen, bota gorri batzuk ditu.

Justiziaren Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justiziaren ligaren sortzaileetako bat da Superman. DC Comics komiki argitaletxeak asmatu zuen komiki hau, eta bertan, Superman, Batman, Emakume Miragarria eta beste hainbat superheroi daude.

Superman zinean eta telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste pertsonaia batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arerioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere botereak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • X izpi bidezko ikusmena
  • balek minik ez egitea
  • superrentzumena: Kilometrotara entzun dezake elkarrizketa bat
  • hegan egitea
  • soinua bezain azkar korrika egitea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Superman Aldatu lotura Wikidatan