Khoisan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Afrikako hizkuntza-familien mapa honetan, Khoi-san herrien hizkuntzen hedapena berdez ikus daiteke.

Khoisanak hegoaldeko Afrikako khoi eta san herriak batzen dituen etnia-taldea da.

Goi Paleolitotik, Sangoan izeneko kultura ehiztari-biltzaileak hegoaldeko Afrikan finkatu ziren. Gaur egungo san eta khoi herrietako ezaugarri fisikoek bat egiten dute sangoan kulturetako hezurrekin. Biek itxura fisikoa eta hizkuntza-familia antzekoak dituzte. Argi dirudi khoiak sanengandik urrundu zirela aldameneko bantuen abeltzaintza (behiak eta ahuntzak) bereganatuta. Khoisan herriak, beraz, hegoaldeko Afrikako jatorrizko biztanleak izan ziren, bantuen migrazioek hegoaldera jo baino lehenagokoak, eta, jakina, europarren kolonizazioaren aurretik ere.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khoisan Aldatu lotura Wikidatan