Ahuntz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Ahuntza
Ahuntza, landareak jaten.
Ahuntza, landareak jaten.
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Bovidae
Generoa: Capra
Espeziea: Capra aegagrus

Ahuntza (emea, aitzineuskaraz *(h)an-huntz[1]*(h)anuntz[2] → ahuntz) edo akerra (arra) animalia ugaztun eta hausnarkaria da, mendian libre (basahuntza) edo etxekoturik baserrietatik hurbil bizi dena. Kumeei, berriz, antxume edo ahume deritze. Azienda xehetzat hartuta dago, ardi eta txerriak bezala.

Gizakiek erabiltzen ditu, besteak beste, esnea eta gazta egiteko.

Eduki-taula

[aldatu] Munduko aziendak

Hauek dira gaur egun ahuntz gehien dituzten herrialdeak: · Txina : 173.000.000. · India : 124.500.000. · Pakistan : 52.800.000. · Sudan : 40.000.000. · Bangladesh : 34.500.000. · Nigeria : 27.000.000. · Iran : 26.000.000. · Indonesia : 12.450.000. · Tanzania : 11.700.000. · Kenia : 11.000.000.

[aldatu] Euskal Herriko bertako ahuntz arrazak

Ahuntz azpigorriak Ormaiztegiko Bertako Arrazen Azokan

Euskal Herrian bertako bi ahuntz arraza daude: ahuntz azpigorria eta piriniotar ahuntza. Haiez gain, kanpoko beste arrazetako etxeko ahuntzak daude ere esne zein haragitarako.

[aldatu] Esamoldeak

  • "Ahuntzaren gauerdiko eztula" bezala izan: Oso garrantzi gutxiko zerbait izan.
  • "Ahuntzak adarrak dituen aldera": Alderantziz.

[aldatu] Akerra

Akerra sarri agertzen da herri sinesmenetan, baita Euskal Mitologian ere, Akerbeltz izenarekin. Gainera, Euskal Herrian zein Pirinio guztian ohikoa izan da aker beltzak edukitzea artalde zein ukuiluetan gainontzeko abereak babesteko.

Kristauentzat, Deabru beraren berraragiztatzea da, eta apaizek sorgin eta aztiak jazarri dituzte Akelarreetan era guztietako gehiegikeria sexualak egitearen salaketapean. Egun zera uste da berriz, Akerbeltza antzinako jainko bat zela, abereen babeslea. Akerraren inguruko gurtza hau gainera Europako beste zenbait lekuetan ere eman da. Akerbeltz honen inguruko zenbait sinesmenek gaur egun arte iraun dute.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Joseba Lakarra (2002) 65 etimologías del protovasco.
  2. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak