Kiribil-tximeleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiribil-tximeleta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaSatyrini
GeneroaAphantopus
Espeziea Aphantopus hyperantus
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaDeschampsia cespitosa

Kiribil-tximeleta (Aphantopus hyperantus) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da. Nymphalidae familiako tximeleta bat da, Europan dagoen Aphantopus generoko espezie bakarra da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiribil-tximeletak kolore arrea du, hegalaren ertz aldera argituz doana. Hegoen ertzak zuriak dira. Hegoetan ozelo ilun batzuk ditu kolore horizko eraztunez definituak[1]. Hegoen azpialdean ordea ozeloak handiagoak eta ugariagoak dira.

Arren hegalak emeenak baino ilunagoak dira eta ozeloetako batzutan zantzuak baino ez dira ikusten. 38-46 mm arteko hegal zabalera duen tximeleta ertaina da[2].

Kiribil-tximeletaren beldarrak krema kolorea du eta marra iun batzuek apaintzen dute.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguaren ondoren beldarrak jaiotzen dira eta udaberrian nahiko elikagai bildu dutenean krisalida eratzen dute. Tximeleta helduak ekaina eta abuztuaren artean ikusten dira.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso epel eta hezeak atsegin ditu, hainbeste ezen egun lanbrotsuetan ere hegan ikusten baita. Europa mendebaldetik Japoniaraino zabaltzen da, Asia hegoaldean ordea ez da aurkitzen. 1.600 metrotako altueran ere ikusi izan da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «UK Butterflies - Ringlet - Aphantopus hyperantus» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  2. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Sortijitas. Aphantopus hyperantus» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]