Kondriktie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kondriktie
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaChordata
SubfilumVertebrata
Klasea Chondrichthyes
Huxley, 1880
Azpibanaketa

Kondriktiea (Chondrichthyes, grezierazko χονδρ- chondr- 'kartilago' eta ἰχθύς ichthys 'arrain' hitzen lotunea) edo arrain kartilaginosoa arrain superklasea osatzen duten klaseetako bat da. Klaseak bi azpiklasetan banatuta dago: Elasmobranchii (marrazo eta arraiak) eta Holocephali (itsas katuak).

Eskeleto kartilaginosoa eta barailak eta benetako hortzak dituzten arrainak dira. Gehienak itsastarrak dira eta eskuarki ornogabez, arrainez eta zenbait ugaztunez elikatzen dira. Barne-ernalketa dute, obobibiparoak dira maiz eta beste batzuetan bibiparoak[1].

Gnathostomata azpifilumean sailkatuak, arrain kartilaginosoak beste barailadun-ornodunak ez bezalakoak dira, ornodun filumaren beste arrainek Teleostomi kladoa osatzen dutelarik.

Taxonomia

Hona hemen klasearen sailkapena[2]

* sailkapena eztabaidatua

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kondriktie. .
  2. Nelson, Joseph S.. (2006). Fishes of the World. Wiley ISBN 0-471-25031-7..
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Chondrichthyes
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kondriktie Aldatu lotura Wikidatan