Eumetazoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eumetazoa
Branchiostoma lanceolatum
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Azpierreinua: Eumetazoa
Butschli, 1910
Filumak

Eumetazoa (grezieraz εὖ [eu], ondo + μετά [metá], ondoren + ζῷον [zóon], animalia) animalia talde gehienak ditu bere barruan, Placozoa, belakiak eta beste animalia talde ezezagun gutxi batzuk ezik. Eumetazoako kide guztiek hazi geruzatan antolatutako ehunak dituzte, eta enbrioia gastrula egoeratik igarotzen da. Kladoak bere barruan Ctenophora, Cnidaria eta bilateria ditu. Mesozoa eta Placozoa talde honetakoak diren edo ez oraindik eztabaidan dago.

Filogenetista batzuen arabera belakien eta eumetazoaren eboluzioa modu banatuan eman da, beraz zelulabakar izatetik zelulanitz izatera behin baino gehiagotan gertatu den zerbait da. Hori horrela balitz Animalia ez litzateke klado monofiletiko bat. Hala ere koanozitoen presentziak bi taldeen jatorria bera dela proposatzen dute.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eumetazoa Aldatu lotura Wikidatan