Kontos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontos lantzekin borroka, sasaniar plater batean.

Kontosa sarmaziarren eta irandar jatorriko beste zalditeria batzuetan erabilitako lantza luzea da.

Kontosa, sarmatar herriak erabilitako zalditeriako lantza baten izen greziarra da. Sarmaziarrak, Errusiako estepetako tribu nomada talde bat ziren. Beranduago, Armenia eta Partiako katafraktoek erabili zuten (zalditeria oso astuna), Sasaniar Inperioko savaranoarrez gain.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurrez egina, kontosa I. mendearen erdialde inguruan garatua izan zen, lantza labur mota batzuetatik abiatuta, izen orokorrekin greziar eta erromatar analetan deskribatuak.

Morfologikoki, kontosak, esan den bezala, egurrez egina, 3 edo 4 metroko luzera zuen, handiago batzuk ere egin izango ziren arren, 4,5 metrokoak. Bere tamainagatik berarekin kargatzen zen bi eskuetan, zaldia belaunekin gidatzen zen bitartean (estriboa askoz berandugorarte ez zela garatu esan behar da), honek, bakarrik esperientziadun zaldun batek bakarrik eraginkortasunez erabiltzea eragiten zuena (estepetako herri nomadak, sarmatarrak edo partiarrak bezala, zaldun gisa nabarmentzen ziren).

Erromatar Inperioak, beranduago, kontosaren ezaugarriak hartu zituen, bi eskuekin erabili behar izatea barne, contus izeneko beste lantza batean. Ondoren, bizantziarrek kontariona garatuko zuten, katafraktoek esku bakarrarekin erabiltzen zuten arma, bere azpian, besaurrearekiko paraleloa zen lerro bat jarraituz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]