Sasaniar Inperioa
| 224 – 651
Monarkia absolutu |
|||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|
|||||||||||
![]() |
|||||||||||
| Hiriburua | Ktesifon | ||||||||||
| Hizkuntza(k) | Pehleviera | ||||||||||
| Erlijioa | Zoroastrismoa (estatu erlijioa), Nestorianismoa, Judaismoa | ||||||||||
|
|||||||||||
Sasaniar Inperioa[1] (pertsiera ertainez
, Erānšahr edo Iranšæhr, euskaraz "Iraniarren domeinuak") bigarren pertsiar inperioak laugarren iraniar dinastian zehar (226-651) jaso zuen izena da. Sasaniar dinastia Ardashir I.ak abiarazi zuen arsazidar dinastiako azken enperadorea izan zen Artaban IV.a tronutik kendu ondoren, eta azken Shahanshah edo sasaniar enperadorea izan zen Yedzegerd III.ak (632-651) lehen islamiar kaliferriaren aurkako 14 urteko gerra luze bat galdu zuenean amaitu zen. Sasaniar Inperioaren lurraldeak egungo Iran, Irak, Armenia eta Afganistan osorik, Turkia eta Siriaren ekialdeko zatiak eta Pakistan, Kaukaso, Erdialdeko Asia eta Arabiaren zatiak hartzen zituen. Gainera, Kosroes II.aren erregealdian (590-628), inperiora egungo Israel, Egipto, Jordania, Libano eta Palestinaren lurraldeak gehitu ziren, protektoratu bat ere eginez gaur egun Oman eta Yemeni dagozkien lurraldeetan.
Sasaniar garaia, antzinaro klasikoaren azken zatia hartzen duena eta are mende batzuez ere bizirauten diona, Irango historian eragin handiena izan duen garai garrantzitsuenetako bat bezala hartzen da. Alor askotan, sasaniar garaiak pertsiar kulturaren lorpenik handienak lortu zituen, eta azken irandar inperioa izan zen Pertsiaren musulman konkistaren eta lurralde osoan islama erlijio bezala onartu aurretik. Pertsiak eragin garrantzitsua izan zuen erromatar zibilizazioan. Eragin kultural hau bi inperioen arteko mugetatik askoz haratuago hedatu zen, Mendebaldeko Europa, Afrika, Txina eta Indiaraino ere iritsiz, eta funtsezko papera bete zuen Erdi Aroko asiar eta europar artearen eraketan. Eragin hau, oraindik oso hasieran zegoen islamiar mundura ere iritsi zen. Sasaniar dinastiaren kultura aristokratiko eta esklusiboak Iranen islamiar konkista pertsiar "pizkunde" bihurtu zuen. Geroago "islamdar kultura" izenarekin ezagutuko zenaren asko (arkitektura, idazkera eta beste trebezia batzuk) sasaniar pertsiarrengandik hartu zituen.
Historia [aldatu]
Jatorria [aldatu]
Sasaniar dinastia Ardashir I.ak (226-241) ezarri zuen, Fars pertsiar probintziako Istakhr hiriko Anahita jainkosaren apaiz leinu batetik zetorrena, nortzuk, III. mendearen hasieran probintzia gobernatzera iritsi ziren. Ardashirren aita, Papag izenekoa ("Papak" edo "Babak" bezala ere ezaguna), hasiera batean behintzat, Kheir izeneko herri txiki baten gobernaria zen, baina 205ean Bazrangitarren azken erregea izan zen Gocihr tronutik kendu zuen (arsazidarren bezero bezala aritzen zen tokiko gobernaria), bere burua gobernari berri bezala izendatuz. Bere ama, Rodhagh izenekoa, Periseko gobernari probintzialaren alaba zen. Sasaniar dinastiaren sortzaile eponimoa Ardashirren aitaren aldeko aitona izan zen, Sasan izenekoa, Anahitaren tenpluko apaiz gorena zena.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Sasaniak agertzen da EIMAren onomastika zerrendan (EIMA, Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak, 422. or., http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf). Beste erreferentziarik ezean, hortik eratorria da Sasaniar.
