Kontrabando

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kontrabandoa ondasun eta pertsonen legez kanpoko mugimendua eta merkataritza da, gehienetan herrialde batetik bestera. Kontrabandoan aritzen denari kontrabandista edo trafikante deritzo. Kontrabandoaren helburua legez kanpoko produktuak garraiatu eta saltzea, legez kanpoko immigrazioak pertsonak garraiatzea, produktuek edo pertsonek gainditu beharreko kontrola saihestea, edo produktuen salerosketan ordaindu beharreko zergak ekiditea. Kontrabandoz mugitzen diren produktuak merkatu beltzean saltzen dira.

Euskal Herrian kontrabandoa ohiko jarduera izan da, batez ere Frantzia eta Espainiaren arteko mugan eta XIX. mendetik aurrera, batez ere, frankismo garaian., 1945-1961 urte bitartean. Adibidez, Saran kontrabandisten lasterketa ospatzen da urtero, bertan kontrabandoa jarudera ekonomiko garrantzitsu bat zeneko garaiak oroitzeko. Pio Baroja eta Pierre Loti idazleen lanetan ere, kontrabandoa maiz agertzen da, euskaldunen ohiturak irudikatzerakoan [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kontrabando Aldatu lotura Wikidatan


  1. (Gaztelaniaz)   Perales Díaz, José Antonio (1998), «Fronteras y contrabando en el Pirineo Occidental», Zainak (17) .