Krka Parke Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Krka Parke Nazionala
[[Irudi:|300px]]
Kokapena Šibenik-Knin eskualdea
KroaziaKroazia
Azalera 11100 km²
Sorrera 1985
Krka Skradinski Buk.jpg

Skradinski Buk urjauzia


Krka Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni Park Krka) Kroaziako Parke Nazionaletako bat da, Šibenik-Knin eskualdean aurkitzen dena, Šibenik hiritik kilometro batzuetara.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Izena Krka ibaiak ematen dio. Skradin herritik 15 kilometro gorantz eginez Skradinski Buk urjauzi ikusgarria aurkitzen da eta hau da Parke Nazionalaren sarrera. Parkea 1985ean sortu zen Krka ibaiaren 109 kilometroko ibilbidea babesteko.

[aldatu] Flora eta Fauna

Mediterranear landaretza du. 860 landare espezie zerrendatu dira bertan.

Animaliei dagokienez 18 arrain espezie daude ibaian, garrantzitsuena izokin arrea da. 222 hegazti espezie ere badaude eta ugaztunen artean aipatzekoa da 18 saguzar espezie bizi direla Parkean.

[aldatu] Turismoa

Visovac uhartea Krka ibaian
  • Skradinski Buk: Krka ibaian dauden hiru urjauzien artean azkena eta handiena da. 17 ur jauzi txikik osatzen duteEuropan dagoen trabertinozko urjauzi handiena da. Ur jauziaren azpian gelditzen den putzuan bainatu egin daiteke.
  • Roški Slap: Miljevci herriaren ondoan dauden urjauziak dira. Ibilbidetxoa dago Skradinski Buketik bertara iristeko.
  • Visovac uhartea: Krka ibaiaren erdian dagoen uharte txikia da. Frantziskotarrek monastegi bat eraiki zuten bertan 1445ean.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Krka Parke Nazionala
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak