Šibenik

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Šibenik

Šibenik
bandera

armarria

Estatua KroaziaKroazia
Eskualdea Šibenik-Knin
Herritarra sibeniktar
Koordenatuak 43°44′N 15°55′E / 43.733°N 15.917°E / 43.733; 15.917Koordenatuak: 43°44′N 15°55′E / 43.733°N 15.917°E / 43.733; 15.917
Šibenik is located in Kroazia
Šibenik
Garaiera 0 m
Posta kodea 22000
Biztanleria 51,553 bizt. (2001)
http://www.sibenik.hr/


Šibenik Kroaziako Šibenik-Knin eskualdearen hiriburua da. Krka ibaia itsasoratzen den tokian dago eta 51.533 biztanle ditu (2001).

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Dalmaziako hiri nagusiak ez bezala, Šibenik ez zuten iliriarrek edo greziarrek sortu. Hiriaren lehenengo aipamena 1066koa da Petar Krešimir IV errege kroaziarraren dokumentu batean, San Migel gazteluan egindako indusketek aldez aurretik dalmatak bertan bizi izan zirela erakusten badute ere. 1298an hiri karta eta apezpikutza lortu zituen.

1412 arte ez zuten veneziarrek Šibenik eskuratzea lortu eta XV mendearen bukaeran otomanoei aurre egitea lortu zuen. 1797an Austria-Hungariako inperioak Venezia hartzearekin bat bere lurrak ere hauen menpe gelditu ziren, tartean Napoleonen garaia izan bazen ere. Mundu gerren ondoren Jugoslaviaren barnean egon zen eta 1991tik Kroaziako hiria da.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • Donejakue katedrala (Svetog Jakov): Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok 2000an. Erabat harriz eraiki zuten XV eta XVI mendeen artean, gotiko eta berpizkundeko estiloak txertatzen dituelarik.
  • San Nikolas gotorlekua (Tvrđava Sv. Nikole): Itsasotik etor litezkeen etsaietatik babesten zuen hiria. Baditu beste bi gotorleku ere, zaharrena Santa Ana, X mendekoa, nahiz eta XVIII berriztua, eta San Juan, XVII mendean otomandarren erasoei aurre egiteko eraikia.

[aldatu] Kirola

Šibenik saskibaloilari famatuen jaioterria izan da, hala nola Dražen Petrović eta Gasteizko Saski Baskoniaren entrenatzailea izan zen Neven Spahija.

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak