Kutralla iturria (Ulia)

Koordenatuak: 43°19′59″N 1°57′50″W / 43.33294°N 1.96386°W / 43.33294; -1.96386
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kutralla iturria (Ulia)
Motaiturri
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′59″N 1°57′50″W / 43.33294°N 1.96386°W / 43.33294; -1.96386
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDonostialdea
UdalerriaDonostia

Kutralla iturria (azken urteotan yeismoaren eraginez Kutraia izena zabaldu bada ere, Kutralla du berezko izena iturriak eta ondoko errekak[1] [2]) Uliako bederatzi iturrietako bat da. Gros auzotik gertu dago, eta 200 urtetik gora ditu, XVIII. mendearen amaierako idazki batzuetan dagoeneko aipatzen baita.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutrallako iturria Uliako ezagunena da. Bidean kokatzen da, itsasertzera begira. Istorio misteriotsuak kontatzen dira haren inguruan. Bi tutu ditu, baina ura horietako batetik bakarrik sortzen da.[3]

Bertan dagoen iturburu bateko ura jasotzeko eraiki zuten, inguruko baserrietako emakumeek arropa han garbitu zezaten. Kutralla zulo batean kokatuta dago, uraren hodiaren azpian garai batean erabiltzen zuten harraska baitago, Uliatik bertatik ateratako hareharrizko hormek inguratuta eta bi eskailerarekin.[4]

Pixka bat beherago dagoen Argi Ura iturria Kutrallatik sortu zen, luizi batek uraren jarioa desbideratu baitzuen.[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserrietako arropa ez ezik, latsariek Londres hoteleko arropa garbitzeko erabiltzen zuten harraska hori. Hiriko emakume langileak ziren hotel aristokratikoetako arropa, izarak eta bestelakoak garbitzen zituztenak. Uliakoaz gain, hiriko beste latsarri batzuk ere erabili zituzten horretarako, hala nola, Miramongo basoan berriki berreskuratu dutena. Haien ibilaldietan laguntza handia izan zen 1907an inauguratu zuten transbordadore berezia ere. Aristokratek ez ezik, latsariek ere erabiltzen zuten trena, arropaz kargatuta igo behar izaten baitziren.[5]

Egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dagoeneko ez da arropa garbitzeko erabiltzen, baina paseatzaileak ura hartzeko balio du oraindik. Gainera, harraska urez beteta egoten denez, anfibioen bizitoki da. Horregatik, gunea zaintzeko arrazoi handia da animalia horiek toki guztietan desagertzen ari baitira.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]