Kwassi Klutse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kwassi Klutse

(1996)
Togoko Lehen Ministroa

1996ko abuztuaren 20a - 1999ko maiatzaren 21a
Edem Kodjo - Eugene Koffi Adoboli (en) Itzuli
Member of the National Assembly of Togo (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAgbélouvé (en) Itzuli1945eko uztailaren 29a
Herrialdea Togo
Heriotza2024ko maiatzaren 19a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRally of the Togolese People (en) Itzuli

Kwassi Klutse (Agbélouvé, 1945eko uztailaren 29a2024ko maiatzaren 19a) togoar politikaria izan zen. Togoko lehen ministroa izan zen 1996tik 1999ra.

1977tik 1995era Plangintza Ministerioan lan egin zuen. 1995eko azaroan, Edem Kodjo lehen ministroak Plangintza eta Lurralde Garapeneko ministro izendatu zuen.

Gnassingbé Eyadéma presidenteak lehen ministro izendatu zuen 1996ko abuztuan. Klutse, orduan, Togoko Herriaren Batasuna alderdiarekin elkartu zen, eta alderdiko bulego politikoan parte hartu zuen. Urtebete geroago dimisioa aurkeztu zuen, baina presidenteak gobernu berri bat eratzeko agindu zion. 1999ko martxoan eserleku bat irabazi zuen Batzar Nazionalerako hauteskundeetan, eta lehen ministro kargua utzi zuen.

2002an berriro hautatu zuten diputatu, baina ez zuen lortu 2007ko hauteskundeetan eserlekua gordetzea.