Togo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Togoko Errepublika
'République Togolaise'
Togoko bandera
Bandera

Togoko armarria
Armarria

Goiburua: Salut à toi, pays de nos aïeux
( Agurtzen zaitugu, antzinakoen herrialdea )
Nazio ereserkia:
Travail, Liberté, Patrie
Lana, Askatasuna eta Aberria
Togo: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Lomé
6°7′N 01°13′E / 6.117°N 1.217°E / 6.117; 1.217
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa
Gobernua
Presidentea
Errepublika
Faure Eyadéma
Independentzia
Frantziaren ardurapetik
1960 Apirilaren 27
Eremua
• Guztira
• Ura

56.785 km² (122.)
% 4.2
Biztanleria
• Zenbatespena (2006)
• Dentsitatea

Herritarra

5.548.702 (108.)
95 biztanle/km²

togoar
Dirua Franko CFA (XOF)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +0)
Ez (UTC +0)
Interneteko domeinua .tg
Telefono aurrezenbakia +228

Togoko Errepublika Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da.

Lome da hiriburu eta hiri nagusia.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere mugakideak honako hauek dira: Ghana mendebaldean, Benin ekialdean eta Burkina Faso iparraldean. Hegoaldean kostako eremu txiki bat du, Gineako golkoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Togoko mapa

1918ra arte Alemaniaren kolonia izan zen. Lehenengo Mundu Gerraren ostean Frantziak bereganatu zuen, harik eta 1960ko apirilaren 27an independentzia lortu zuen arte, Sylvanus Olimpyo presidentearen buruzagitzapean.

1967ko urtarrilaren 13an militarrek estatu kolpea eman zuten, eta Gnassingbe Eyadema izendatu zuten presidente 2005era arte. Aro horretan militarren boterea ukaezina izan da, nahiz eta formalki alderdi anitzeko demokraziaren itxura eman. Eyademak boterea bere semeari utzi nahi izan zion hiltzean, baina barneko eta kanpoko presioen ondorioz hauteskundeak deitu behar izan zituen. Hala ere, bere seme Faure Eyademak irabazi zituen, nahiz eta oposizioak eta atzerriko begiraleek hauteskunde horien garbitasuna zalantzan jarri.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Togok 5.548.702 biztanle zituen. Horietatik %99 beltzak ziren, eta gainerakoak Europako jatorrikoa edo europarren ondorengoak. Frantsesa da hizkuntza ofiziala. Bizi itxaropena 57 urtetakoa da. %60a dago alfabetatuta. Emakumeko haur kopurua 4.96koa da, eta kalkuloen arabera populazio osoaren %4a HIESaz kutsatuta dago.

40 talde etniko daude Togon, garrantzitsuenak eweak (%46) iparraldean eta kabreak (%22) hegoaldean dira. Hauek biak gatazka gogorrak izan ohi dituzte elkarren artean.

Nazio Batuen Erakundeak kaleratutako Giza Garapenaren Indizean, Togo nahiko atzean ageri da, 139. postuan, 173tik. Indize honek bizi itxaropena, barne produktu gordina eta eskolaratze tasa neurtzen ditu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzan oinarritutako biziraupeneko ekonomia dauka. Sektore honetan lan egiten du biztanleriaren %60ak, eta BPGaren %41a osatzen du. Kafea, kakaoa eta kotoia dira produktu garrantzitsuenak; azken hau gehienbat esportatzeko produzitzen da.

Merkataritza Lome hiriburuan kokatzen da nagusiki, Burkina Faso, Niger eta Malirako esportazio eta inportazio guztiak bertako portutik egiten baitira. Meatzaritzan, fosfatoak oso garrantzitsuak dira, 60 milioi tonako erreserbak baitaude.

Gaur egun kanpo zor garrantzitsua dauka, 1970eko hamarkadan hasitako industrializazio prozesuaren ondorioz. Europako Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek abiaturiko kanpo zorra barkatzeko programaren eraginaren zain dago.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Togo Aldatu lotura Wikidatan