La Sillako Behatokia

Koordenatuak: 29°15′27″S 70°44′15″W / 29.2575°S 70.7375°W / -29.2575; -70.7375
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Silla Behatokia» orritik birbideratua)
La Sillako Behatokia
La Silla Observatory
Kokapena
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Coquimbo eskualdea
Kokapen fisikoaAtacamako basamortua
Koordenatuak29°15′27″S 70°44′15″W / 29.2575°S 70.7375°W / -29.2575; -70.7375
Map
Altitudea2.400 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1964
Inaugurazioa1964
KudeatzaileaHegoaldeko Behatoki Europarra Hegoaldeko Behatoki Europarra
Webgune ofiziala

La Sillako Behatokia (gaztelaniaz: Observatorio de La Silla) Txilen dagoen behatoki astronomikoa da, guztira 18 teleskopio dituena. Horietako bost Hegoaldeko Behatoki Europarrak (ingelesez: European Southern Observatory, ESO) eraiki zituen, eta beste batzuk, berriz, ESOk kudeatzen ditu. Behatokia hego hemisferioko handienetakoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Silla 2.400 metroko mendia da, Txileko Atacama basamortuarekin muga egiten duena. Coquimbo eskualdeko La Serena hiritik 160 kilometro ipar-ekialdera dago, La Higuera komunan hain zuzen ere.

Hasiera batean Cinchado bezala ezagutzen zen, baina gerora bere formagatik La Silla (zaldi-zelari bati erreferentzia eginez) izena hartu zuen. Edozein argi-kutsaduratik isolatuta dago. La Silla ESOk Txilen kudeatzen dituen behatokietako bat da.[1]

Bere instalazioetan munduko espektrografo modernoenetako bat dago: HARPS( High Accuracy Radial velocity Planet Searcher) deitua eta exoplanetak behatzea helburu duena. Behatoki astronomiko honetan funtzionatzen duen beste tresna nabarmen bat gamma izpien kimuen hurbileko detektagailu optikoa eta infragorria (ingelesez: Gamma-Ray Burst Optical/Near-Infrared Detector, GROND) da, 2,20 metroko teleskopio batean instalatuta dagoena.

La Sillako Behatokian dauden hiru teleskopio nagusiak hauek dira:

  • 3,5 metroko diametroa duen NTTa, Ritchey-Chrétien diseinua duen altazimutal motako armazoi baten gainean dagoena. Bere tresnak ESOko Faint Object Spectography and Camera 2 (EFOSC-2) eta Son Of Isaac (SOFI) dira.
  • 3,6 metroko teleskopioak, quasi-Ritchey-Chrétien diseinu bat eta ekuatore-armazoi klasiko bat dituena; hau 1977tik operazioetan dago eta datu astronomiko ugari sortu ditu, batez ere HARPS tresnarekin exoplanetak bilatzean.
  • 2.2 metrokoa, 1984ko hasieratik operazioetan egon dena eta Max Planck Gesellschaft-ek ESOri egindako mailegu mugagabean dagoena.

Teleskopio horien kudeaketa eta mantentzea ESOren ardurapean daude. Hiru teleskopio horiez gain, gehiago dira erakundeko kide diren herrialdeek modu pribatuan operatzen dituztenak, eta beste batzuk ez-aktibo daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Adriaan Blaauw. (1991). ESO's Early History. ESO.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.