La resa dei conti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La resa dei conti
Datuak
Jatorrizko izenburua La resa dei conti
Izenburua euskaraz Belatza eta harrapakina
Urtea 1967
Estreinaldia 1967
Generoa western
Herrialdea Italia eta Espainia
Iraupena 99
Zuzendaria
Sergio Sollima
Ekoizleak
Alberto Grimaldi
Gidoilariak
Tulio Demicheli eta Sergio Donati
Aktoreak
Lee Van Cleef
Tomás Milián
Fernando Sancho
Luisa Rivelli
Nieves Navarro
Roberto Camardiel
Benito Stefanelli
Tom Felleghy
Musikagileak
Ennio Morricone
Argazkilariak
Carlo Carlini
Webgunea
[1]

La resa dei conti, 1967an Sergio Sollimak zuzendutako spaghetti western azpigeneroko film bat da. Tomás Miliánek Cuchilloren paperean egin zituen bi filmeetatik lehena da. Hurrengoa, Corri, uomo, corri da.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jonathan Corbett (Lee Van Cleef) sheriffak, bere postua uzten du "Cuchillo" (Tomas Milian) ezizenez ezagutzen den mexikar gazte baten atzetik joateko, hamabi urteko neskato txiki bat bortxatzea leporatzen zaiona. Aiztoarekin azkarra da Cuchillo, eta harrapatzeko zaila, eta, beraz, bere jazarpena, luzea eta zaila da. Baina, gaizkile honen harrapaketa aurrera doan heinean, sheriffa, neskato hura bortxatu zuena Cuchillo ez dela ohartzen joaten da, baizik eta amerikar aberats bat...

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]