Laborategi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laborategi baten eredua.

Laborategia modu kontrolatuan ikerketa zientifikoak, esperimentuak eta neurketak egiteko erabiltzen den instalazioa da. Instrumentu eta aparatu desberdinez hornituta egoten da eta bertan egingo diren ikerketak desberdinak izango dira laborategi hori egokitzen zaion zientzia adarraren arabera.

Laborategi zientifikoak eskola eta unibertsitateetan ere aurki daitezke klase praktikoekin eta irakaskuntzarekin erlazionatutako ekintza desberdinak burutu ahal izateko bertan.

Bertan egiten diren esperimentuak baldintza kontrolatu eta normalizatuetan egiten dira:

  • Esperimentu edo neurketaren emaitza aldatuko duen eragin arrotzik ez dagoela ziurtatzen da -> Kontrola.
  • Burututako esperimentu edo neurketa errepikagarria da, hau da, beste edozein laborategitan errepikatuz gero emaitza bera lortuko da -> Normalizazioa.

Laborategiko baldintza normalizatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tenperatura. Giro tenperatura normala 20 Â°C-takoa da. Neurketa edo esperimentuaren arabera aldaketa txiki batzuk egon daitezke, baina beti ere tarte baten barruan.
  • Hezetasuna. Normalean hezetasuna ahalik eta txikiena izan behar da, altzairuzko instrumentuen oxidazioa azkartzen baitu. %50 eta %75 artean egotea litzateke egokiena.
  • Presio atmosferikoa. Laborategiko presio atmodferikoa kanpokoa baino zertxobait altuagoa izaten da laborategi batzuetan. Honela aire zikinaren sarrera ekiditen da. Arrisku biologikoa duten laborategietan aldiz alderantzizkoa gertatzen da, laborategiko airearen irteera ekidin nahi da eta horregatik, presioa baxuagoa da.
  • Elikadura elektrikoa. Neurketa elektrikoak egiten direnean sarearen tentsio aldaketak ekidin behar dira. Laborategi guztiek larrialdietarako sistema elektriko bat izan behar dute, sare elektriko normaletik desberdintuta dagoena.
  • Hautsa. Hautsaren presentziak argiak airean duen jarrera aldatzen du eta beraz, kontrolatu beharrekoa da interferometria laborategietan.
  • Bibrazioa eta soinua. Sortzen duten deserosotasunaz gain, emaitzak alda ditzakete.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Laborategia