Wikipedia:Zer ez den Wikipedia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipediako politikak
Oinarrizko printzipioak

Bost euskarriak
Zer ez den Wikipedia
Arauak baztertu
Pribazitate politika
Erantzukizunen mugaketa

Arau ofizialak

Bandalismoa
Gatazken ebazpena
Ikuspegi neutrala
Egiaztagarritasuna

Wikipedia sarean (internet) dagoen entziklopedia bat da eta horregatik sarean komunitate bat ere badu. Beraz, Wikipedia zer ez den definitzen duten ideia batzuk daudela kontuan izan behar da:

Wikipedia ez da...

...paperezko entziklopedia bat

Entziklopedia arruntekin gertatzen dena ez bezala, Wikipediak ez du zertan neurri jakin bat izan behar eta artikuluak mota eta tamaina guztietakoak izan daitezke. Esanguratsua den edozein gairi buruz idatzi daiteke, beti ere legea errespetatuz. Gainera, loturez beteta dago (edo egon beharko litzateke) nabegazioa errazteko. Hau guztia dela eta, ez du zertan entziklopedia arrunten itxura eduki behar (Ikus Wikipedia:Estilo gida).

...hiztegi bat

Artikulu on bat deskribapen eta definizio zehatz batez hornituta egon behar den arren. Badago Wikiztegia izeneko proiektu bat, Wikimedia Fundazioak babestuta hau ere.

  • Ez dira sortu behar definizioak bakarrik dituzten artikuluak. Ez badaukazu argi sortzera zoazen artikulua nolakoa den, galdetu zure buruari ea artikuluak gauzari buruz hitz egingo duen edota hitzari berari buruz. Bigarrena bada erantzuna, ez sortu (Wikipedian gutxienez).
  • Era berean, definizio hauek zerrendatzen dituzten artikuluak ere ezin dira onartu. Salbuespena argipen orrietan daukagu. Orri hauek, hainbat aukeraren artean, informazio egokira eramateko balio dute.

...iritzirako gunea

Wikipedia ez da ideiak aldezteko, eztabaidatzeko, proselitismorako, propagandarako edo publizitaterako tokia. Debeku hori berdin aplikatzen zaie artikuluei, kategoriei, txantiloiei, eztabaida orriei eta lankide orriei.

...lotura, irudi eta fitxategietarako kutxa bat

Kanpo loturak egokiak dira artikulua bete, zehaztu edo dokumentatzeko balio dutenean. Ez, ordea, artikulua ordezkatzen dutenean.

...kristalezko bola bat

Wikipedia ez da baieztatu gabeko espekulazioen bilduma. Etorkizuneko gertaeren inguruko artikuluak egiaztagarriak izan behar dute.

Wikipediako komunitatea ez da...

  • Gudu-zelaia.
  • Anarkiaren esperimentu bat. Wikipediaren helburua entziklopedia bat idaztea da eta ez anarkiaren mugak probatzea.
  • Demokrazia bat. Helburu nagusia entziklopedia eraikitzea da, nahiz eta batzuetan erabakiak hartzeko bozketak erabiltzen diren adostasunera iristeko.
  • Burokrazia bat. Wikipedia ez da sistema juridiko berri bat frogatzeko.

Aurrekoren bat gertatzen bada...

Neurri hauetakoren bat har dezakezu:

  • Artikuluaren edukia aldatzea, politikak betez eta formatuak errespetatuz.
  • Artikuluaren edukiaren ordez, birzuzenketa jartzea.
  • Artikulua ezabatzeko eskaera egitea.

Ikus, gainera