Lankide:Andoni Sierra/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Fast & The Furious: Tokio Drift[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Fast and The Furious: Tokyo Drift (gaztelaniaz: A Todo Gas: Tokyo Race Espainian eta Rapido Y Furioso: Reto Tokyo Hispanoamerikan) pelikula estatubatuar bat da, Juntin Lin zuzendariak zuzendua. Protagonistak Lucas Black, Bow Wow, Nathalie Kelley, Sung Kang eta Briean Tee. The Fast and The Furious sagako hirugarren pelikula da hau, Tokyon hartzen duena leku. Pelikula hau spin-off baten bezala hartzen da, sagaren deribazio bat izango balitz bezala. Izatez, pelikula hau, sagako zazpigarren pelikularen (2015) hasieran kokatzen da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sean Boswell gazteak hainbat arazo izan ditu bere autoenganako afizioa dela eta. Hainbat lasterketa ilegaletan parte hartuz gero, poliziak atxilotu eta bere familiak Arizonatik Japoniara bidaltzea erabakitzen du, bere aitarekin. Japonian bertan, kultura guztiz desberdnean murgiltzen da, auto lasterketa mota berri batekin topatuz. Bertan Drift-a eramaten da eta Seanek, bertan egindako lagunen bitartez ikasi egiten du. Teknika hori hertzetara eramanda, bertako txapeldunari irabazi egiten dio.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorioak Sean Boswell (Lucas Black) gaztearen biziraino eramaten gaitu, 17 urterekin auto eta lasterketen zale delarik. Hala ere, afizio honen ondorioz, hainbat aldiz aldatu behar izan du etxebizitzaz, joaten den leku bakoitzean arazoak izanik.

Arizonan Seanek bere klasekide den Clayrekin (Zachery Brian) ditu arazoak, azken honen neskalaguna den Cindy (Nikki Griffin) begiratzeagatik. Horren ondorioz, lasterketa bat egitea erabakitzen dute. Clayk Dodge Viper SRT-10 batekin parte hartzen du eta Seanek Chevrolet Monte Carlo batekin. Lasterketa ez da baterere garbia izango Cindyk Clayri esaten dionean Sean nahiago duela mutil lagun moduan. Amaiaeran, hainbeste talkarekin, Clayk bere autoarne kontrola galtzen du eta hodi batzun aurka istripua izaten du, Seanen garaipena eragiten. Hala ere, Seanek NASCARreko llantak dituenez, drift egitea ezinezkoa zaio eta hark ere istripua izaten du. Hortik denbora gutxira, polizia heltzen da eta bi gazteak atxilotuta eramaten ditu eraikitze prozesuan dagoen auzo baten kalteak eragiteagatik. Sean arazo handi batean sartzen da. Estatu Batuetan berriro ere gidatzeko aukera kentzen diote eta epaiketaren ostean, aitarekin Japoniara bidaltzea erabakitzen dute. Hemen ere, arazoetan sartzen da.

Japonian jada, Seanek bere lehenengo eskola egunean, Twinkie (Bow Wow) estatubatuarra eta Neela (Nathalie Kelley), atentzioa deitzen dion neska, ezagutzen ditu. Gau batean, Twinkiek Sean lasterketak egiten diren parkingera gonbidatzen du. Momentu horretan, D.K Takashik (Brian Tee) Sean ikusten du bere neskalagunarekin berba egiten, Mazda RX-8 baten ondoan. D.K-k erabakitzen du neskalagunarengana joatean Seanengandik urruntzeko. Seanek ezezkoa eman eta lasterketa bat egitea erabakitzen dute. D.K-k bere Nissan 350Z-rekin parte hartzen du, baina Seanek ezetzen ez duen teknika bat erabiltzen dute bertan: drift-a. Horren ondorioz, Seanek, bertan zegoen Han-en (Sung Kang) Nissan Silvia S15a apurtu-apurtuta uzten du, honek lasterketa egiteko utzi ostean. Etxera heltzean, aitak igarri egiten dio lasterketetan ibili dela, eta ultimatuma ematen dio, bestela kartzelara joan beharko baita. Hurrengo egunean, Hanekin geratzen da, Torettoren taldeko kide eta “familia”ren parte dena. Mazda RX-7 batean doaz pasioan eta Seanek drift egiten erakustea eskatzen dio Hani. Teknika hau ezagutuz, lasterketa batzuk irabazten ditu, horrekin dirua lortu eta Hanekin bizitzera joaten da. D.K eta Han batera egon izan dira denbora luzean eta ondo ezagutzen dute elkar. Hurrengo egunean, Seanek entrenamendua amaitzerakoan, D.K-k Sean jipoitu egiten du Neelatik urrun mantentzeko esanez. Neela honetaz konturatzean, D.Krekin duen erlazioa bukatzea erabakitzen du. Hala ere, gau horretan Kamata jauna heltzen da, D.K ren osaba eta Yakuza taldearen burua, eta konturatzen da Han haien zorrak lapurtzen dabilela eta D.K bidaltzen du arazoa konpontzeko.

D.K Hanen tallerrera doanean, Han, Keela eta Seanek ihes egiten dute, persekuzio bat probokatuz. Persekuzio horretan, Seanek istripua izaten du eta D.K Hanen atzetik uzten du. Hala ere, Hanek ere istripua izaten du albo batetik Mercedes-Benz 300D batek talka egin ondoren. Sean honi laguntzera doanean, autoa lehertu egiten da, Hanen heriotza ondorio bezala utziz. D.k-k eztanda ikusi eta joan egiten da. Baina, hori ez da guztia, D.K Seanengana joaten da hiltzeko intentzioz, baina Seanen aitak gelditu egiten du, Marine izatearen esperientziaz baliatuz. Gau horretan, Sean Hanen istripuaren lekura joaten da gorpua berreskuratu nahian eta lepoko bat aurkitzen du. Antza denez, Lettyrena da, Giseleren (Hanen neskalaguna Fast and Furious 6ean) argazki batekin, Dominic Torettori erakusten dion lepoko berdina Fast And Furious 7n.

Arazo guzti hau konpontzeko, Kamata jaunarekin hitz egin beharra dauka. Horretarako, Twinkiek Hanen motxila ematen dio Seani zor duen diru guztiarekin. Kamata jaunarekin jada, Seanek dirua bueltatu egiten dio. Hala ere, Kamatak ez dio uzten irtetzen hain errez, eta Seanek proposamen bat egiten dio, drifteko lasterketa bat egitea menditik. D.K-k ez du nahi parte hartu, baina Kamatak onartu egiten du proposamena.

Hurrengo egunean, Sean, Twinkie eta Hanen taldearen kideekin batera, tallerrera doaz eta ikusten dute ez dagoela autorik. Kamata jaunak errua duela ondorioztatzen dute. Auto bat ez dute eramaten, Seanek hasieran apurtu zuen Nissan Silvia S15a. Autoaren motorra kondizio onean dagoenez, beste auto baten sartzea erabakitzen dute. 1968ko Ford Mustang Fastback bat birsortu egiten dute motor horrekin, lasterketarako prest utzita Lasterketa gauean, D.K bere Nissan 350Z baltzarekin agertzen da, bereziki diseinatuta. Seanek 1968ko Ford Mustanga eramaten du, bere aitarena zena. Hasieran, Sean zerbai atzetik geratzen da, baina Hanek erakutsitako teknikak erabiliz, D.K errepidetik ateratzen lortzen du, lasterketatik at utziz. Horrela, Seanek erronka irabazi egiten du eta Kamatak berarekin berriro ere arazoak ez zituela izango esaten dio. Dena normalitatera bueltatuz, Neela Seanen neskalaguna egiten da.

Amaieran, Twinkiek Seani norbaitek erronaktu nahi diola komentatzen dio, Asiako lasterketa denak irabazi dituela. Seanek ez du onartzen, baina erronka proposatu duena Hanen familia dela jakiterakoan, onartu egiten du. Hura proposatu duena, harrigarria delarik, Dominic “Dom” Toretto (Vin Diesel) da, 1970eko Plymouth RoadRunner batekin. Neelak ematen du Sean eta Torettoren lasterketaren hasiera, pelikulari amaiera emanez.

Antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Lucas Black Sean Boswell
Sung Kang Han Seoul Oh
Bow Wow Twinkie
Nathalie Kelley Neela
Brian Tee D.K Takashi
Leonardo Nam Morimoto
Keiko Nitagawa Reiko
Jason Tobin Earl
Alden Villaverde Alden
Atley Siaug DJ Atley
Jimmy Lin Jimmy
Sonny Chiba Kamata jauna
Brian Goodman Boswell jauna
Lynda Boyd Boswell anderea
Zachery Brian Clay
Nikki Griffin Cindy
Vin Diesel Dominic Toretto

Autoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidaria Autoa
Sean Boswell 1970 Chevrolet Monte Carlo
Clay eta Cindy 2003 Dodge Viper SRT-10 Roadster
Twinkie 2003 Volkswagen Touran
D.K Takashi 2006 Nissan 350Z (Beltz mate)
Morimoto 2006 Nissan 350Z
Han Seoul Oh 1999 Nissan Silvia 240SX S15 Mona Lisa
Han Seoul Oh 2002 Mazda RX-7 Veilside Fortune
Deckard Shaw (Hanen hiltzailea) 1999 Mercedes-Benz Clase S W140
Sean Boswell 2006 Mitsubishi Lancer Evo IX MR Edition
Neela 2006 Mazda RX-8
Sean Boswell 1967 Ford Mustang Fastback
Dominic "Dom" Toretto 1970 Plymouth Road Runner

Abesti-Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Autorea(k) Iraupena
<Tokyo Drift (Fast & Foruios)> Teriyaki Boyz 4:15
<Six Days> DJ Shadow 3:52
<The Barracuda> The 5.6.7.8´s 2:28
<Restless> Evil Nine 4:54
<Round Round> Far East Movement 3:20
<She Wants to Move> N.E.R.D 3:34
<Cho Large> Teriyaki Boyz 5:14
<Resound> Dreagon Ash 4:45
<Speed> Atari Teenage Riot 2:50
<Bandoleros> Don Omar 3:18
<Conteo> Don Omar 2:23
<Mustang Nismo> Brian Tyler 2:25
<My Life Be Like> Grits 4:02

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ^ https://ew.com/movies/2017/04/11/vin-diesel-fast-furious-tokyo-drift-chris-morgan/[1]
  2. [2] British Film Institute, May 1 2017
  3. Fast & Furious: Tokyo Drift Box Office Data[3]
  4. https://ew.com/movies/2017/04/11/vin-diesel-fast-furious-tokyo-drift-chris-morgan/

Ikusi Gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. Abidi, Suhayl; Joshi, Manoj. (2017). «Too Fast Too Furious» SSRN Electronic Journal  doi:10.2139/ssrn.2984986. ISSN 1556-5068. (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  2. (Ingelesez) «The FAST AND THE FURIOUS: TOKYO DRIFT (2006)» BFI (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  3. «The Fast and the Furious: Tokyo Drift (2006) - Financial Information» The Numbers (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).