Lankide:Ane Gurrutxaga/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ondarretako harriak

Harrien arazoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarreta hondartzan kaltegarriak diren harrien urteroko agerpena duen fenomenoa ziklikoa da. Honek biztanleen ondoeza eta itsasoratzeko ekialderantz toki-aldaketa behartzen du. Osasun-arazoak eta turismoari kalte eraginez, eta Ondarreta hondartzako ingurumen kalitatea jaitsiz. Azken hamarkadan, Donostiako udala eta Gipuzkoako Kostaseko zerbitzua, Donostiako hondatzen kudeatzaile nagusiak izanik, bai eta interesaturik dauden zenbait erakunde publiko eta pribatuak, Ondarretako erabilera ludikoa babesteko eta udaran zehar harrien agerrera murrizteko ikerketak burutzen dituzte. Azken 125 urteetan, hondartzen kontserbaziorako topografia eta batimetria aztertzen saiatu dira, eta hondartzetako harearen dinamika betirako kontrolatzeko arrakasta gutxirekin proposamenak egin dira.

Kirola Ondarreta Hondartzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune ikusgarriaz gain, kirol-eskaintza zabala topatuko dugu 600 metroko luzera duen hondartza honetan. Udako hilabeteetan igeriketa eta boleibol ikastaroak antolatzen dituzte. Horrez gain, uretako jarduera ugari egin daitezke bertan, instalazio moderno eta zabalak baititu. [1]

Ekintzak: Windsurfa, surfa, piraguismoa, bodyboarda, uretako motorretan ibiliak, boleibola, kirol-arrantza kanaberaz, urpeko kirol-arrantza eta urpekaritza.

Zerbitzuak: Pedaloen alokairua / Komunak / Taberna / Urpekaritza / Kanpina / Surf-ikastaroak / Dutxak / Iturriak / Bizikletak uzteko tokia / Hamaka / Kirol-instalazioak / Haur-instalazioak / Megafonia / Zakarrontziak / Arrantza / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua / Aldagelak / Hondartza-boleibola.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ondarreta hondartza» turismoa.euskadi.eus 2006-10-27 (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).