Donostiako udaletxea
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | ||||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 43°19′17″N 01°59′08″W / 43.32139°N 1.98556°WKoordenatuak: 43°19′17″N 01°59′08″W / 43.32139°N 1.98556°W | |||
| Garaia | 1887. urtea | |||
|
|
||||
Donostiako udaletxea eraikina Donostiako Udalaren egoitza da eta Kontxako badia eta Klub Nautikoaren aldamenean dago, Alde Zaharra, Donostiako portua eta Alderdi Ederreko lorategiaren artean kokatzen delarik. Hasieran, eraikina Donostiako Kasinoa izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Eraikina Donostiako Alderdi Eder lorategietan eraiki zen. Bere inauguraziora Maria Kristina Austriakoa joan zelarik. Klub Nautikotik hurbil da. Kasino gisa 1924an itxi zen.
1928ko apirilaren 14ean eraikin honetan turismogunea irekitzeko akordio batera ailegatu zen. Geroago erakunde hau gertu dagoen Maria Kristina hotelera mugiarazi zen.
1945eko urtarrilaren 20ean udala eraikin honetara lekualdatu zuten. 1943an Aldai eta Arizmendi arkitektoek lehenbiziko proiektua aldatu eta antzinako kasinoa udaletxean bilakatu zuten. Ordu arte udaletxea Konstituzio plazan (Parte Zaharra) kokatzen zen, gaur egun Udal Liburutegia dagoen lekuan.
[aldatu] Udal politika
Francoren diktaduraren ondoren, udal erakunde kudeatzaileak izan zuen hirian ardura, hasieran Ramon Jauregik eta gero Iñaki Alkizak gidatua. 1979an egin ziren hauteskunde demokratikoetan Jesus Mari Alkain jeltzaleak lortu zuen alkatetza, alderdi bozkatuena izan zelako, nahiz eta gehingo absoluturik ez eduki[1][2].
Hurrengo legealdian, Ramon Labaien alderdikideak lortu zuen alkatetzea, gehiengo absoluturik gabe honek ere. Eusko Alkartasuna banatu zenean, Donostian EAJko botoen gehiengoa lortu zuen alderdi berriak eta hurrengo hauteskundeetan (1987an) Xabier Albisturrek irabazi zuen. Gutxiengoan egonda, Euskadiko Ezkerrarekin koalizioa egin zuen eta alkatetzan iraun legealdi osoan.
1991an, Odon Elortza (PSE-EE) alkate izendatu zuten, PP eta EAJ alderdien botoekin. Harrez geroztik alkatetzan jarraitu zuen 2011ra arte, legealdi bakoitzean egoera desberdinean: EAJ eta EArekin 1995an, PPrekin 1999an. 2007ko udal hauteskundeetan, beste hainbat herri eta hiritan bezala, Espainiako epaileek galarazi eta baliogabetzat jo zituzten Euzko Abertzale Ekintzaren zerrenda, baita honek lortutako botoak eta egokituko litzaizkiokeen zinegotziak ere. Urte beretik Aralar-Alternatibarekin zen udal gobernuan.[3]
2011an, Bildu koalizioak ustekabean lehen postua lortu zuen hiriburu gipuzkoarrean (8 eserleku), egorari buelta emanez. Sozialistek Bilduk baino eserleku bat gutxiago lortu zuten, 7. EAJk eta PP-k seina eserleku lortu zituzten bakoitzak, alderdi espainiarra izanik bozkatuagoa. Hala ere, alkatea nor izango zen ez zegoen batere argi, EAJk baitzuen giltza. Azkenean, espero zen bezala Juan Karlos Izagirre (Bildu) izendatu zuten alkate.[4]
Hauek dira Donostiako alkateak, 1979tik:
| Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
| Jesus Mari Alkain | 1979 | 1983 | EAJ |
| Ramon Labaien | 1983 | 1987 | EAJ |
| Xabier Albistur | 1987 | 1991 | EA |
| Odon Elortza | 1991 | 2011 | PSE-EE |
| Juan Karlos Izagirre | 2011 | Karguan | Bildu |
Udalbatzaren osaera 1979tik
| Izena | Legealdia | ||||||||
| 1979–1983 | 1983–1987 | 1987–1991 | 1991–1995 | 1995–1999 | 1999–2003 | 2003–2007 |
|
|
|
| Bildu | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | 8 |
| Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 9 | 10 | 3 | 4 | 3 | 7 | 9 | 5 | 6 |
| Herri Batasuna (HB) / Euskal Herritarrok (EH) | 6 | 5 | 6 | 5 | 4 | 5 | ~ | ~ | ~ |
| Coordinadora Independiente / Coalición Popular / Alderdi Popularra |
5 | 3 | 2 | 5 | 7 | 6 | 7 | 6 | 6 |
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE) / Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) |
4 | 7 | 5 | 5 | 7 | 9 | 10 | 11 | 7 |
| Euskadiko Ezkerra (EE) | 3 | 2 | 4 | 2 | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ |
| Eusko Alkartasuna (EA) | ~ | ~ | 7 | 6 | 5 | (EAJrekin batera) |
(EAJrekin batera) |
2 | Bilduren barnean |
| Euskadiko Partidu Komunista (EPK-PCE) / Ezker Batua Berdeak (EBB) |
0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 3 (Aralarrekin batera) |
0 |
| Aralar | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | 0 | 3 (Ezker Batua - Berdeak-ekin batera) |
0 |
Egungo osaera, 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen ondotik
|
Donostiako Udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) |
|
|
||
| Baliogabeak |
|
|
||
[aldatu] Erreferentzia
- ↑ Donostiako udala eratu da, EAJko alkatearekin, ABC, 1979-04-21.
- ↑ Jesus Mari Alkain alkate izendatua, Diario Vasco, 2009-04-21.
- ↑ Alternatiba desaira a EB y confirma su pacto de gobierno con Elorza, El País, 2009-07-22.
- ↑ Juan Karlos Izagirre, nuevo alcalde de San Sebastián, Diario Vasco, http://www.diariovasco.com/20110611/mas-actualidad/politica/pleno-constitucion-ayuntamiento-sebastian-201106110848.html. Noiz kontsultatua: 2011-6-11
[aldatu] Kanpo loturak
- Donostiako Udalaren webgunea (Euskaraz)
- Donostiako udaletxeko eraikinaren historia hiru.com webgunean (Euskaraz)
| Euskal Herriko hiriburuetako udaletxe eta herriko etxeak | ||
|---|---|---|
|
Baionako herriko etxea • Bilboko udaletxea • Donibane Garaziko herriko etxea • Donostiako udaletxea • Gasteizko udaletxea • Iruñeko udaletxea • Maule-Lextarreko herriko etxea |
||