Boleibol
Wikipedia(e)tik
Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da, ekipo batek baloia sare gainetik gorputzeko edozein atalez (normalean eskua edo besaurrea) joz bidaltzen datzana. Kontrakoak bidalitako baloia norberaren zelai-zatian lurra jo gabe itzuli behar da, hiru jokalarik segidan uki dezaketelarik.
[aldatu] Historia
Jokoa, denbora-pasa gisa, Willian G.Morganek asmatu zuen 1895ean Hlyokeko Kristau Gazte Asoziazioko Heziketa Fisikoako zuzendaria zelarik. Bere jokoa, hasiera batean mintonette deitua, segidan egin zen famatu ez bakarrik Ameriketako Estatu Batuetan bakarrik, baita mundu guztian ere.
Lehenengo aldiz Ekialde Urruneko jokoetan jokatu zen 1913an Filipinetan. Boleiboleko Federazio Internazionala (FIVB) 1947an sortu zen. Lehendabiziko munduko txapelketak 1949an jokatu ziren eta 1952tik aurrera lau urtez behin ospatzen dira. Bertako dominatzaile nagusiak SESB (bai mutil zein nesketan), Txekoslovakia (mutiletan), Japonia eta Txina (nesketan).
Kirol Olinpiko 1964az geroztik da. Europako txapelketak 1948tik aurrera, SESB osatzen zuten estatuek dominatuak izan dira. Lau urtez behin ospatzen den Munduko Kopa dago 1965az geroztik. Munduko Liga bat ere badago lehenengo aldiz 1990ean ospatua eta bertan hamar estatuk parte hartzen dute. 1993ean neskentzako Grand Prix bat sortu zen eta munduko zortzi selekzio onenek parte hartzen dute.
[aldatu] Arauak
Boleibol taldea, 6 jokalarik osatzen dute hiru atakatzailek eta hiru defentsorek. Sakea duen taldeko jokalaria bere zelai-atzeko marraren atzealdean jartzen da eta sarearen gainetik pasarazten du pilota eskumuturraz edo eskuaz emanda. Sakean saialdi bakarra dago eta zelaiaren atzeko eskuinean dagoenak egin behar du. Kapitainak kolore desberdineko kamiseta du eta sakea ateratzen den momentuan jokalari bakoitzak toki jakin batean egon behar du kapitainarekiko.
Behin jokoa hasia dagoenean pilota sarearen gainetik pasa dadin gorputzeko edozein atalez eman daiteke (halere, ukitu mota nagusiak besaurrekoa, behatzetako eta errematea dira), eta tantoa norbaitek huts egin arte irauten du, hau da, pilota ez bada itzultzen edo arauz kanpoko zerbait egiten bada. Talde bakoitzak pilota sarearen gainetik itzuli behar du gehienez hiru toke emanda(blokeoko ukitua ez da kontatzen) eta jokalari bakoitzak ezin du pilota bi aldiz jarraian ukitu. Jokalariek ezin dute pilota eutsi, ezta sarea ukitu baina beste taldearen zelai-jokora pasa daitezke.
Orain bi taldetako edozeinek egin dezake tantoa, lehen ordea ez. Talde batek sakea berreskuratutakoan bere jokalari guztiek erlojuearen orratzen norabidean errotatu beharra daukate, adibidez, aurreko eskuinaldean dagoena eskuin atzealdera pasako da eta horrela sei jokalariak.
25 puntu egiten dituen lehen taldeak set bat irabazten du, betiere biko aldea dagoelarik. 24ra berdinketa baldin badago jokatzen jarraitzen da talde batek bi puntuko aldea lortu arte. Mutiletan partidak bost set-etatik onenera jokatzen dira (hiru irabazi) eta nesketan hirura (bi irabazi).
Partidak epaile nagusi, laguntzaile, kronometratzaile, anotatzaile eta lineako epaileez kontrolatua dago.
| Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz |
TEKNIKA:
- Erasoko ekintza teknikoak:
SAKEA: Puntu bakoitza zelaiko atzeko marratik hasten da. Aurkako jokalarien puntu txarrak kontuan izanik, baloia airera bota eta beste zelairantz kolpekatzen da. Kolpea zutik edo saltoan egin daiteke. Orientazioa garrantzitsua da, aurkako jokalaria baloia berriro jaurtitzeaz arduratu behar baita. Era desberdinetara egin daiteke: Azpiko sakea: Hankak sorbalden neurrira zabaltzen dira, baloiari ematen diogun eskuaren kontrako hanka aurrerago dagoela. Gorputza aurreraka inklinaturik dago belaunak flexionatuta dauden bitartean. Baloiari jotzen dion eskua atzeraka luzaturik eta beste eskuak baloia heltzen du. Baloia kolpekatzean aurreraka balatzeo txiki bat egoten da.
Eskua altu: Kolokazioa azpiko sakearen bedina da baina kasu honetan baloia joko duen besoa lepoaren atzean jartzen da kutxara moduan. Kontrako eskuarekin baloia gora botatzen da , eta buruaren parean dagoenean baloia jotzen da besoa luzaturik dagoela.Horrela baloia beste zelaian indarrarekin jaitsiko da beheraka.
Suspensioan: Aurrekoaren antzekoa da baina baloia beste aldera heltzean bere indarra galtzen doa lurrera iritsi arte. Gainera sake mota hau saltoan egiten da. Salto fuertea: Baloia airera botatzen da hanka ezkerra aurreraka emanez eta bi pasu eginez, eskubira eta ezkerrera, gero biak elkartu eta saltoa ematen da, baloia indar handiagoarekin mugitu dadin. Gantxo flotante: Jokalaria jokora lateralki kokatzen da, gorputza aurreraka inklinaturik. Baloia goraka botatzen 20 zentimetroetara gutxi gora bera eta eskuarekin kolpekatzen da behetik gora, besoa guztiz luzaturik egon daiteke, kasu honeta eskua guztiz esturaturik. Aldi berean atzerago zegoen hanka bestearen parera jartzen da. Sakea motza eta zehatza izaten da.
PASEAK: Baloia jazo eta kontrolatzen jakitea oso garrantsitzua da, horrela gainerako jokalariek baloia pozizio onean izango dute beste zelaira pasatzeko. Paseak modu askotara egin daitezke, baina baloia nola etortzen den arabera aukeratzen dira pase motak: Besaurrea ikutua: Pase mota hau baloia baxu datorrenean aukeratzen da.Gorputza aurrerantz inklinaturik dagoela, besoak luzaturik gerriaren parera jartzen dira eta kanporako errotazioa egiten da eskuak elkarturik daudela (euren artean elkarloturik). Pase honetan, jokalariak belaunen eta aldaken flekzio- estentzio mugimendua egiten dute baloiaren ikutua egiteko. Baloiari norabide jakin bat emateko, sorbaldak baloiari eman nahi diogun norabiderantz kokatu behar dira, horregatik oso garrantsitzua da azkar mugitzea. Beste batzuetan golpe zailagoetara behartuta daude jokalariak, kasu hauetan lurrera botatzen eskuak luzatuz baloia euren eskuetan jo eta botea bertan eman dadin.
Behatz tokea: Pase mota hau boleibolaren pase zehatzena izaten da. Pasea egiten duen jokalariak, beste jokalariei baloia ondo iristeko ardura baitu. Normalean bigarrengo kolpea izaten da, bere helburua baloia pozizio onean jartzea baita, hurrengo jokalariak erremate batez beste zelaian sartzeko. Kolpe honen kolokazioa besoak eta eskuak 90ºtako angelua osatuz lortzen da. Eskuetako behatzek era triangelu bat osatzen dute euren artean, gainera hatzek duten pozizioa baloiak hartuko duen norabidea izango da . Azkenik hankak sorbalden zabaleran banatu behar dira, oina bat bestea baino aurreratuago dagoelarik, aldakak eta belaunek inpultso egin eta baloia jaurtitzen da.
Batzuetan pasea albora egin behar izaten da. Orduan eskuen posizioa aldatzen da, hartu nahi dugun norabidera lortzeko. Baloia eskubira joatea nai badugu, esku ezkerra baloiaren ezkerrean kokatu behar da eta esku honekin inpultsoa egiten da. Ezkerrera joatea nahi badugu ordea eskubiko eskua baloiaren eskubialdean jarri eta honek egingo du inpultsoa.
Pase mota hau atzeraka ere egin daiteke, orokorrean aurrekoaren ezaugarri berak ditu baina pase honetan baloia buruaren gainean kolpatzen da, enborrak eta eskumuturrek tentsioa egiten dutelarik.
ERREMATEAK: Jokalariak salto batez baloia beste zelaira kolpatzen du indarrez, gaizki defendituta dauden aldeak kontuan izanik. Saltoa egiterako orduan eskuen eta hanken koordinazio jakin bat eraman behar da. Normalean erremateak egin aurretik bi edo hiru pausoz osatutako karrera egin ohi da, indar handiagoa lortzeko. Lehen pausoa ezkerrarekin egiten da eta nahiko motza izaten da, gero eskuabiarekin pauso luzeagoa ematen da saltorako inpultsoa hartzen joateko eta azkenik ezkerrarekin egiten den pausoa motza izango da, inpultsoa hartzeaz bukatuko baitugu. Erremate onak egin ahal izateko teknikak eta salto handiak egiteak garrantzi handia izaten du. Hasieran eskuak flexionatuak egongo dira, sorbalden altueran.
- Defentsako eraso teknikoak.
BLOKEOA Akzio honetan aurkako jokalarien edozein atake saihesteko erabiltzen da. Sarearen alboan egiten da salto eskuak goian dituzula. Hasieran eskuak flexionatuak egongo dira, sorbalden altueran eta gero jausian erasotzailearen errematearen arabera eskuen kokapena aldatzen da, horrela baloia segituan bueltatu ahal izateko. Hori ondo ez bada ateratzen behintzat aurkako taldearen atakea zailagoa izango da. Blokeoan hiru jokalariek hartzen dute parte, aurrelariak izaten dira normalean.
ERREZEPZIOA Ekintza mota honek besaurreko ikutuaren ezaugarri berak ditu
ERORKETAK
Hauen helburua baloia oso baxu datorrenean baloia altsatzea da. Erorketak kontuz egin behar dira lezioak egiteko aukerak ematen baititu. Erorketa txar batek, eragina izan dezake jokalari batengan. Erorketa aurrera egin daitezke, kasu honetan pauso handi bat ematen da aurrerantz eskuak luzatuk baloia jotzeko. Baloiare eman eta gero erorketa moteltzeko besoak eta enborrak lurrean jarri behar dira, kokotsarekin lurra ez ikutzeko. Horregatik mutilek lurraren ikutua bularrarekin egiten dute eta neskak berriz sabelarekin. Erorketa albora egitean antzekoa gertatzen da, pausoa baloia datorren alderantz ematen da eskuak luzatuz. Erorketan baloia jotzen den eskuko sorbaldaren gainean boltereta bat egiten da eta ahal den azkarren zutik jarri.