Lankide:Anegc/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Acer zuhaitz eta zuhaixken genero bat da, izen arrunta astigarra izanik. Genero hau Sapindaceae familia barruan dago sailkatuta eta 128 espezie besarkatzen ditu, gehienak jatorria Asian izanik. Hala ere espezie asko daude Europan, ipar Afrikan eta ipar Amerikan. Astigarrek palmondo-itxurako hostoak dituzte eta hegaldun fruituak. HUrbilen dagoen generoa Aesculus da.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigar gehienek hazteko ahalmena dute, 10-45 m-tako altuera lortuz, baina beste zuhaixka batzuk 10 m baino gutxiagoko altuera izaten dute. Espezie gehienak hostoerorkorrekoak dira eta Asian eta mediterraneoan dauden gutxi batzuk hosto iraunkorrekoak dira. Astigarrek aurrez aurre jarritako hostoak dituzte, gehienetan gingildun eta palmatuak baina, espezie batzuetan, pinatu edo gingil bakoak ere. Hostoak gingil bakoitzaren muturrerantz zuzentzen diren 3-9 zainez hornituta daude, gingil bat beti erdian dagoela. Hala ere, espezie batzuk trifoliatuak dira: Acer griseum, Acer mandshuricum, Acer maximowiczianum y Acer triflorum.

Acer generoko espezieak negu bukaeran edo udaberri hasieran loratzen dira eta espezie gehienetan hostoak ateratzean loreak agertuko dira, baina batzuetan leheneago ere atera daitezke. Loreak arruntak eta pentameroak dira, luku, korinbo edo unbeletatik jaiotzen direnak. 4 edo 5 sepalo izaten dituzte, 4 edo 5 petalo 1-6 mm-ko luzerarekin, 4 eta 10 arteko lorezil 6-10 mm-ko luzerarekin eta bi pistilo edo pistilo bakarra bi estilorekin. Goian dagoen obarioak karpelo bi ditu, bere hegoek loreak luzatzen dituzte eta, horren ondorioz, erraza da esatea zein lore dira emeak. Loreak irten eta aste gutxi batzuetatik sei hilabeteak arte zuhaitzek hazi kopuru handiak botatzen dituzte eta  udaberri goiztiarrean polen eta nektar iturri garrantzitsuak dira erleentzat.

Acer generoak fruitu berezia aurkezten du, samara izenekoa, biraka jausi eta haizearen eraginez haziak urrunera eramateko forma egokia dutenak. Fruituak ere helikoptero izenaz ezagutzen dira, erortzean egiten duten mugimenduaren eraginez.

Izurriteak eta gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepidoptera ordeneko larba askoren elikagaia dira astigarraren hostoak. Kontzentrazio altuetan, beldar batzuek, Dryocampa rubicunda esaterako, hainbeste astigar hosto kantitate jaten dute zuhaitz ostalarian denboraldi batez hostoak galtzea eragiten duela. Aphidoidea superfamiliako intsektu izerdi-elikatzaileak ere astigarraren ohiko bizkarroiak dira. Baratzezaintzan arazo honi aurre egiteko dimetoato aerosola erabiliko da.

Kanadan eta Estatu Batuetan astigar espezie guztiak Anoplophora glabripennis adar luzedun kakalardo asiarragatik mehatxatuta daude. Ondoriozko izurriteek milaka astigarren suntsipena suposatu du, eta baita beste zuhaitz espezie batzuena ere  Illinois, Massachusetts, New Jersey eta New York-en.

Astigarrak onddoek sortutako gaixotasun sorta handi batez kalte daitezke. Espezie nahiko vertizilosi gaixotasunarekiko sentikorrak dira, Verticillium generoko espezieek sortzen dutena, heriotza lokal nabarmena eraginez. Enborraren azaleko kedarraren gaixotasuna Cryptostroma generoko espezieek eragiten dute, eta honek lehortearen eraginezko estrespean dauden zuhaitzak hil ditzake. Astigarraren heriotza kasu gutxitan Phytophthora  sustraiaren usteltzeagatik eta Ganodermaren sustraiaren gainbeheragatik izango da. Udaren fase berantiarrean eta udazkenean astigarraren hostoak “alkitran-orbana” izeneko eritasuna paira dezakete, hostoen desitxurapena jasanez. Gaixotasun horren sortzaileak Rhytisma generoko espezieak dira. Uncinula generoko espezieek hostoen lizunketa sortzen dute. Hala ere, aipatutako azkenengo bi eritasunek ez dute arazo larriegirik eragiten zuhaitz hauen osasunean.

Espezie aipagarrienak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acer campestre[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acer campestre edo arrunta zuhaitz bat da hosto dezidukoa. Enborraren azaña kolore grisekoa da, pixka bat kortxoduna eta denborarekin arraildurak azaltzen ditu bere gainazala zimurtsua egiten dutena ukitzerakoan.

Koparen forma borobila da, eta adar asko ditu norabide desberdinetara. Oso itzal atsegina sortzen du udan. Udan hostoak kolore berdekoak dira goikaldetik, eta azpialdetik iletsua eta kolore zurixka daukate. Udazkenean kolore horia hartzen dute.

Loreak ez dira ia ikusten eta kolore berdekoak dira, hostoak baiino lehen ateratzen dira. Alboetako fruituak erakargarriagoak dira, hasieran kolore berdekoak, baita gorri apur batekin ere aurrerago kolore marroia hartzen dutena. Fruitu hauek hego moduko batzuk eramaten dituzte, hazien lekualdaketa errazten dutena. Haizeak eta hegoak haizea lekualdaketa eremu urrunetara ahalbidetzen dute.

Iberiar penintsulan espezi autoktonoa da, batez ere iparraldean izaten du jatorria.

Acer platanoides[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hosto dezudikoko zuhaitza da, 20-30 metro neurtzera heldu daitekena. Enborrak 1,5 metroko diametroa izan dezake eta kopa zabala eta borobildua dauka. Azala kolore marroi-grisa du eta gutxi ildaskatua. Zuhaitz helduek ez dute azal iletsurik enborrean zehar. Kimuak berdeak dira hasieran, ondoren marroi kolorea hartzen dutelarik. Neguko begiek kolore marroi-gorrixka distiratsua dute.

Hostoak kontrakoak eta lobulatuak dira, bost lobulu dituzte luzetara 7-14 cm eta 8-20 cm zabalean dituztenak. Lobulu bakoitzak batetik hirurako alboko hortzak dituzte. Hostoaren pezioloak 8-20 cm-ko luzera du, eta apurtzerakoan esne itxurako zuku moduko bat jariatzen du. Udazkenean kolorea horia izaten da, batzuetan gorri-laranja bada ere.

Acer monspessulanum[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaineko zuhaitz bat da, 10-15 metrotara heldu daitekeena.  Enborra 75 cm-koa da diametroz bataz beste eta suber gris iluna du, leuna dena gaztaroan eta ildaskatua heldua denean.  Arce generoan dauden beste espezieetatik desberdintzatzen da dituen hosto trilobulatuei esker, hauek 3-6cm-koak dira eta berde ilunak.  Ikutuz gero porotsua dela nabaritu daiteke. Hostoak udazkenean jausi egiten dira, azaroan hain zuzen ere. Eta aldiz, loreak udaberrian loratu egiten dira, 2-3cm-ko lore horiak emanez.  Fruituak 3cm-takoak dira eta egurra nahiko garestia da.

Zuhaitz espezie hau mediterranear inguruko basoetakoa da berez, baina Maroko, Portugal, Turkia, Libano, Frantzia eta Alemania aldera ere hedatu da.  

Acer pseudoplatanus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz altua da, 30 metrotaraino iritsi daitekeena, enborraren azala grisa eta leuna da.  Bestalde, hostoak palmeatuak dira, obalo formako bost lobulu ditu, erpina hortzduna du eta 10-15cm-koak dira normalean.  Loreak hermafroditikoak dira eta hori-berdeak, bost zepalo eta bost petalo luzez eratuak. Fruitua bi samara erditik lotuak dira, hegoen aldera handitzen dena eta hauen artean 173 graduko angelua eratuz.  Apirilean eta maiatzean loratzen da eta fruituak udan heltzen dira guztiz. hauek denbora askoz egongo dira zuhaitzari lotuta.

Habitatari dagokionez, lur freskoan hazten da, mendi-hegaletan eta aranetan beti modu puntualetan, hau da, ez dituzte basoak eratzen, beste zuhaitz mota batzuen basoetan agertzen da zoriz, adibidez pagadietan.  Banaketa geografikoari dagokionez, gehienbat Europako erdialdean eta hegoaldean aurki daiteke, hala ere, Asiako hego-ekialdean ere. Iberiar penintsulari dagokionez, Pirineoetan eta Kantauri itsasoko kostaldean hazten da.  Baita ere Portugalko iparrean.

Acer negundo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]