Kakalardo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Coleoptera
Fosilen hedapena: Pennsylvaniargaur egun

Hylobius abietis 3 bialowieza forest beentree.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Hexapoda
Klasea: Insecta
Azpiklasea: Pterygota
Infraklasea: Neoptera
Goiordena: Endopterygota
Ordena: Coleoptera
Linneaus, 1758
Azpiordenak

Kakalardoak (Coleoptera ordena) 360.000 espezie dituen intsektu ordena bat da. Animalia erreinuan dagoen ordenarik handiena da, Lepidoptera, Hymenoptera eta Dipteraren aurretik. Onddoak bezainbeste espezie daude edo ugaztunak baino 66 aldiz gehiago.

Coleopteraren barruan dibertsitate morfologiko handia dago. Kakarraldoak ia edozein lekutan bizi daitezke, bainta ur gezatan ere, nahiz eta ingurune itsastarretan oso gutxi diren. Coleoptera gehienak belarjaleak dira eta espezie asko izurritea izan daitezke landatutako eremeutan.

Aurreko hegoak oso gogorrak dira eta elitro izena ematen zaie. Hauek sortzen duten oskola toraxaren atzealdea babesten dute, baita bigarren hego parea eta abdomena ere. Aurreko hegoak ez dituzte erabiltzen hegaz egiteko baina altxatu behar dituzte espezie gehienetan atzeko hegoak erabili ahal izateko. Pausatzen direnean atzeko hegoak elitroen barruan gordetzen dira. Kakarraldo gehienek hegaz egin dezakete, baina oso gutxi dira gai euliek bezain ondo egiteko eta hegaldia bakarrik behar-beharrezkoa denean erabiltzen dute. Espezie batzuetan elitroak ezin dira ireki eta beraz ezin dute hegaz egin.

Euskaraz kakalardo izendapenaz gain, beste hauek ere erabiltzen dira: kakarraldo, kotxorro, arkulo edo arkamele.

[aldatu] Filogenia

Hauek dira lau azpiordenen artean proposaturiko erlazio filogenetikoak[1]:

Coleoptera

Archostemata




Adephaga




Myxophaga



Polyphaga






[aldatu] Erreferentziak

  1. Vanin, S.A. & Ide, S. 2002. Classificaçao comentada de Coleoptera. Monografías del Tercer Milenio, SEA, 2: 193-205. ISBN 84-922495-8-7
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak