Erle
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
|
Andrenidae |
||||||||||||
Erlea taldean bizi den hainbat intsektu espezieri ematen zaien izena da, liztorrei eta inurriei estuki lotuta. Erleek Apoidea goifamiliako lerro monofiletiko bat osatzen dute. Egun espezie hauek Anthophila izena duen taxon batean bilduta daude. Erleen 9 familiatan sailkatutako 20.000 espezie inguru ezagutzen dira gaur egun, nahiz eta, ikerle batzuen ustez, benetako espezie kopurua askoz handiagoa den. Munduko kontinente guztietan (Antarktikan salbu) eta intsektuek poliniza ditzaketen landare loredunak dituzten habitat guztietan aurkitu dira. Eztia eta argizaria egiten ditu, eta horiek eskuratzeko gizakiak erlazaintza egiten du.
Erlauntzan hiru erle mota bizi da: erlamandoak, erle langileak eta erregina. Erlamandoak, 2 cm inguruko erle iletsu gizenak, ehunka edo milaka batzuk izaten dira; urtaro epeletan bizi dira bakarrik; eme langileek bildutakoa jan eta erregina ernaldu beste egitekorik ez dute. Erle langileak, 1,5 cm inguruko eme antzuak, erle taldean ugarienak (10.000 eta 60.000 artean) dira; taldearen iraupenerako eginkizunak bere gain hartzen dituzte: argizarizko aberaskak egin, jaioberriak elikatzeaz arduratu, eta loreen nektarra, ura eta lore hautsa biltzen dute. Lanerako aroan 4-8 asteko bizitza du, baina neguan 5 edo 7 hilabetez ere bizi izaten da. Sabel muturrean ezten pozoiduna du, eta inori sartuz gero zaurian lotua geratzen zaio sabel-barru zati batekin batera, eta horren ondorioz hil egiten da erlea. Erregina 2 cm inguru duen eme ugalkorra da, erlauntzan dagoen bakarra. Hegan ari dela ernaltzen du erlamandoak. Sabel luzea du eta arrautz egiten (50.000 arrautz inguru urtean) dihardu bere bizitza osoan (5 edo 6 urte), neguan atseden hartzen duela. Taldea behar baino handiago denean erregin gehiago jaiotzen da. Lehenengoa jaiotzean taldea bitan banatzen da; erregin zaharra beste erlauntza bat egitera joaten da 10.000 bat erlerekin. Erlauntzan geratu direnak erregina jaioberriaren esanetara jartzen dira eta erregin lehen sortuak hil egiten ditu lehiakide izan daitezkeenak.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.