Wikipedia, Entziklopedia askea

Kakalardo sakratua (Scarabaeus sacer) intsektu barailaduna da eta kakalardo mota askotariko bat da. Koleopteroak edo Kakalardoak intsektu talde handienak dira. 350.000 kakalardo espezie daude izena dutenak: intsektu ezagunen % 40 inguru. 800.000 eta milioi bat espezie bizi estimatzen dira; landare baskular edo onddo adina espezie ditu eta ugaztunak baino 66 aldiz espezie gehiago. Kakalardoak ia edonon bizi dira, ozeanoan ez bada ere, edo oso leku hotzetan, Antartikan adibidez.

Kakalardo pilotagile mota bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Duela gutxi egindako ikerketek erakutsi dutenez, kakalardo pilotagilea esne bidea erabiliz gidatzen da gau oskarbietan bere pilota mugitzeko.

Kakalardo sakratua, kakalardo pilotagile mota bat da, gorotz pilotak egiten baititu, gero elikatzeko. Kakalardo pilotagileek zenbait mm-tik 2 cm inguruko luzera dute. Bere buruko antenak okertuta daude eta hanka sendoak ditu gorotz-bolak arrastaka eramateko. Kakalardo hauek, bere pisua baino 200 aldiz handiagoa den gorotz-bola bat eraman dezakete. Ekologiari dagokionez, kakalardoek lurra aireztatu eta oso modu eraginkorrean ongarritzen dute. Lurzorurako eta laboreetarako onuragarriak direnez, ez dira izurritetzat hartzen.

Kakalardo sakratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scarabaeidae familiako intsektu koleoptero bat da, Mediterraneoaren kostaldeko duna eta urtegietan bizi dena. Kakalardo sakratua gorotz-bolak biltzen ditu eta lurpeko habia bateraino eramaten ditu bere kumeak elikatzeko. Jarrera horren ondorioz, antzinako egiptoarrek Jepri jainkoarekin alderatu eta animalia sakratutzat hartu zuten. Kakalardo sakratuak jatorriz Europako hegoaldean (Euskal Herria barne), Afrikako iparraldean eta Asiako zenbait tokikoak dira. Uholde gutxiko lur lurtsuetan bizi dira, ugaztun handiak bizi diren lekuetan.

Kakalardo bikote bat goroldio bola eramaten.

Zer atal dauzka?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste intsektu batzuekin batera, kakalardoaren gorputzak hiru atal nagusi ditu: burua, arantzurdea (erdiko zatia) eta abdomena (atzeko zatia). Buruan, kakalardoek antenak dituzte, begiak eta ahoa. Beste intsektuek bezala, kakalardoek ez dute barne-hezurrik, baina horren ordez exoeskeleto gogor bat dute gorputzaren kanpoaldenan. Aurreko hankak eskabatzeko eta simaur bolak sortzeko espezializatuta daude.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emea ugaltzeko prest dagoenean, simaur konkretu fin bat aukeratzen du hazkuntza-bola egiteko eta kamera sakon eta handi bat egiten du. Kakalardo bikoteak bere gorotz-bola habiara eraman ondoren, emeak arrautza bat edo bi jartzen ditu bertan (obiparoak dira) eta bertan estaltzen ditu. Larbek, garatzen diren bitartean, bola jaten dute. Prozesua beste leku desberdinetan errepikatuko du eta normalean, eme batek dozena bat gazteren erdia baino ez du ekoiztuko bere bizitzan.

   Ba al dakizu   
Kakalardoa eguzkiaren jainkoarekin lotzen zen Antzinako Egipton eta goizeko Eguzkia irudikatzen zuen. Horregatik, kakalardoak garrantzi handia zuen hil gurtza egiptoarrean.


Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo bat bere gorotz-bolaren gainean

Ezaugarri adierazgarrienetako bat animalien gorotzetan oinarritutako dieta da, koprofagia izenez ezagutzen den ohitura. Egungo espezieek batez ere ugaztun belarjaleen edo orojaleen gorotzak kontsumitzen dituzte. Elikadura eredu hau helduek eta larbak partekatzen dute. Eredu hau arbaso batetik edo onddoetan oinarritutako dieta batetik eboluzionatu zitekeen, kakalardo hauen arreba-taldeak oraindik mantentzen duen dieta.

Animaliak bere janaria aurki dezake gorotzak azkar aurkitzen lagunduko dion usaimen findu baten bidez. Gorotzak kakalardoarentzat nutrizio-balio handiko elementua da, bakterio, nitrogeno, karbohidrato konplexu, bitamina eta mineraletan aberatsa baita.


Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scarabaeus sacer historiako amuleto ezagunenetako bat da bere jainkotasuna Antzinako Egipton ezagun egin zenetik. Egiptoarrek beren boterea Khepri jainkoarekin, Eguzkiaren Jainkoarekin, erlazionatu zuten. Betiko bizitzaren sinboloa zen eta mitologiak Kheprik goizero bere burua sortzen zuela, Eguzki gisa birsortu zela eta, hortaz, betiko bizitzarekin bat egin zuela kontatzen du.

Egiptoko motologiaren kakalardoa

Egiptoarrek, Ra Men Kepher izenez aipatzen zuten, hau da, Ra, Unibertsoaren sortzailea. Gaixotasunetik eta heriotzatik babesten zuen amuleto handi gisa erabiltzen zen. Sinetsita zegoen amuleto honek babesa sinbolizatzen zuela bai bizitzan bai heriotzan, bere bizitzan eraman zuenak gaitz guztien aurkako indarra eta babesa eskuratzen zituelako eta heriotzan berpiztu eta betiko bizitzara iristeko aukera izango zuelako.

Momifikazio prozesuan ere, protagonismoa zuen. Bihotza irudikatzen zuen sarkofagoaren granitozko zatian, haietako hainbat landu zituzten berpizkundearen ikur gisa.


Gehiago jakiteko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.spreaker.com/user/12520663/kakalardo-pilotagilea

https://blogs.vitoria-gasteiz.org/ataria/2013/01/26/kakalardo-pilotagilea-izarren-bidez-orientatzen-da/?lang=eu

Erabilitako erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.botanical-online.com/animales/escarabajo-pelotero-caracteristicas

https://www.lifeder.com/escarabajo-pelotero/

Kakalardo

https://www.esquire.com/es/viajes/a10335596/escarabajo-egipcio-buena-suerte/

https://sobreegipto.com/2010/01/13/el-escarabajo-sagrado-simbolo-de-proteccion/