Nitrogeno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nitrogenoa
7 KarbonoaNitrogenoaOxigenoa
-

N

P
N-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Nitrogenoa, N, 7
Serie kimikoa ez-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 15, 2, p
Itxura gas gardena
Nitrogenoa
Masa atomikoa 14,007(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa 1s2 2s2 2p3
Elektroiak orbitaleko 2, 5
Propietate fisikoak
Egoera gasa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
1,251 g/L
Urtze-puntua 63,15 K
(-210,00 °C, -346,00 °F)
Irakite-puntua 77,36 K
(-195,79 °C, -320,42 °F)
Urtze-entalpia (N2) 0,360 kJ·mol−1
Irakite-entalpia (N2) 5,56 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 29,124 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 37 41 46 53 62 77
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) 5, 4, 3, 2, 1, -1, -3
(oxido azido sendoa)
Elektronegatibotasuna 3,04 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 1.402,3 kJ/mol
2.a: 2.856 kJ/mol
3.a: 4.578.1 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
65 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
56 pm
Erradio kobalentea 75 pm
Van der Waalsen erradioa 155 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 25,83x10-3 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura 353 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: nitrogenoaren isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
13N sintetikoa 9,965 m ε 2,220 13C
14N  %99,634 N egonkorra da 7 neutroirekin
15N  %0,366 N egonkorra da 8 neutroirekin
Erreferentziak

Nitrogenoa elementu kimikoa da, N ikurra eta 7 zenbaki atomikoa dituena.

Atomoa nahiz molekula izendatzeko erabiltzen da nitrogeno izena, oxigenoarekin gertatu bezala.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nitrogeno likidoa.

Nitrogenoa ez-metal bat da, 3.0-ko elektronegatibotasuna duena. 5 elektroi ditu kanpoko geruzan. Giro-tenperaturan kolore gabeko gas diatomiko geldoa da, eta lurreko atmosferaren %78,08 osatzen du. 77 K-ra (-196.15 Â°C) kondentsatzen da eta 63 K-ra (-210.15 Â°C) solidotzen da. Ez da pozoitsua.

Molekula egoeran (N2), gas koloregabea, usaingabea eta geza da, eta Lurraren eguratsaren osagai nagusia da (bolumenaren % 78ko proportzioan). Erreaktibitate gutxiko gaia da; beraz, ez da sukoia, eta lurrazalean beste elementu batzuekin konbinaturik ageri den nitrogenorik gehiena gai organikoetan dago; bere mineral bakarra sodio nitratoa da (NaNO3).

Oxigenoak eta karbonoak bezain garrantzi handia du bizitzaren prozesuetan, nitrogenoa baita animalien bizitzaren oinarri diren aminoazidoen eta proteinen osagai nagusietako bat. Gai hauek lur zoruan bakterioek finkatzen duten nitrogenoa oinarritzat erabiliz sintetizatzen dira, landareek eta animaliek ezin baitute zuzenean hartu eguratseko nitrogenoa.

Aipatu diren gaiez gainera, beste gai kimiko ugariren osagaia da nitrogenoa (nitruroak, aminak, azidoak, purinak, nitriloak, alkaloideak etab). Berotan oso erraz erreakzionatzen du hidrogenoarekin, eta amoniakoa eratzen du, eta tenperatura nahiko garaietan litio, kaltzio, magnesio, burdina, aluminio eta gisako metalekin, nitruroak eratzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Rutherfordek aurkitu zuen eguratsean; Priestley izan zen oxigenoa eta nitrogenoa lehen aldiz bereizi zituena eta Lavoisierek aurkitu zuen gai bakuna zela, eta aztertu zituen haren tasunak.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puxika bat nitrogeno likidoan sartzerakoan ateratako bideoa.

Erabilera komertzial garrantzitsuena amoniakoa lortzeko da, Haber prozesuaren bidez. Amoniakoa gero ongarrietan eta azido nitrikoan erabiltzen da.

Bere erreaktibotasuna baxua denez, atmosfera geldo bezala ere erabiltzen da likido leherkorrak gordetzeko, elektronikako osagarrien fabrikazioan edota altzairu herdoilgaitzaren produkzioan. Nitrogeno likidoa, airearen distilaziotik lortua, hozgarri bezala oso erabilia da, batez ere janariaren garraioa edo espermaren kontserbazioa bezalako jardueratan.

Lehergai gehienetan, kautxuzko azeleradoreetan, ongarrietan eta droga askotan elementu eragilea da. Oinarrizko egoeran nitrogenoak erabilpen ugari ditu: oso erreaktiboak diren gai kimikoak babesteko, putz egiteko gas gisa plastikoen ekoizpenean, kutsadura kentzen duen gas gisa eta garraiatzaile gisa hotza sortzeko zenbait eraikuntzatan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nitrogeno Aldatu lotura Wikidatan