Gorotz
Wikipedia(e)tik
Zaldi baten gorotzak
Gorotza edo iraizkina animaliek (bereziki etxe-abereek) eta pertsonek iraizten duten digestio-hondakin solidoa da[1]. Hondakin hauek uzkiren (edo kloakaren) bitartez kanporatzen dituzte, kaka egite izeneko prozeduran.
Animaliek elikatu ondoren, elikaduraren hondakinak kanporatzen dituzte. Jatorrizko elikadurak energia gehiago baduen ere, gorotzek oraindik jatorrizko energiaren %50a eta gehiago izan dezakete[2]. Honetaz ekosistemaren beste animali edo organismoak baliatzen dira, tartean onddo edo intsektu batzuk. Fruitujaleen gorotzek onurak ere ekartzen dizkiote ekosistemari, bertan landareen haziak daudelako.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Gorotz, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=gorotz
- ↑ Biology (4th edition) N.A.Campbell (Benjamin Cummings NY, 1996) ISBN 0-8053-1957-3
Kanpo loturak [aldatu]
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |