Lankide:Arkaitz.fidalgo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kristalografia egitura kristalinoen ikerketaz eta solido kristalino hauen atomoen antolaketa zehazten duen geologiaren barne zientzia esperimentala da. Mineral gehienak, konposatu organikoak eta hainbat materialek forma kristalinoak hartzen dituzte baldintza egokietan eratu direnean. Kristalografiak kristal hauen hazkundea eta geometria aztertzen ditu, eta honen helburuetako bat kristalak osatzen dituzten atomoen, ioien eta molekulen posizio erlatiboa eta haien errepikapena eta hiru dimentsiotako egitura ezagutzea da.

Kristalografian erabiltzen diren metodoak ezberdinak dira. Alde batetik ikerketa optikoan ikusten diren sistema kristalinoen egitura aztertzen da. Beste alde batetik mikroskopioa erabiltzen da argiarekin zerikusia duten elementuak ikertzeko, baina kristal bat osatzen duten atomoen antolamendua ezagutzeko X izpien, neutroien edo elektroien erabilera eta beraiek sortzen dituzten difrakzio patroiak aztertzea da metodorik zehatzena.

Kristalografiaren helburuetako bat kristal bakoitzak duen simetria talde eta sistema kristalinoa zehaztea da.

Kristalografia kimika, fisika edo biologia bezalako diziplina zientifikoetan erabiltzen da, eta medikuntzan, mineralogian eta material berrien garapenean adibidez hainbat erabilera praktiko ditu. 2014. urtea Kristalografiaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen UNESCOk[1] «gaixotasunekin eta ingurumen arazoekin erlazionatutako erronkei aurre egiteko» izan duen eginkizuna dela eta.

  1. «Cristalografía | Organización de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura» www.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).