Lankide:Aterpetxiki/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hainbat drogak: lasaigarriak, hipnotikoak eta antsiolitikoak.

'Adikzioak' oso ohitura gogorrak dira, eta pertsona batzuei zaila egiten zaie uztea. Behin eta berriz errepikatzen diren portaera edo jarduerak dira. Adikzioak norbaitek denbora guztian zerbait egin edo erabili behar duela sentitzen duenean sortzen dira, baita berarentzat ona ez denean ere. Batzuetan, bideojokoak, gozokiak edo gailu elektronikoak bezalako gauzekiko mendekotasuna izan dezakete pertsonek.

Adikzio motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erosketekiko mendekotasuna

Mendekotasunak gauza askotakoak izan daitezke:

  • Erosketekiko adikzioa: gauzak etengabe erosteko beharra daukagunean gertatzen da.
  • Alkohol-kontsumoarekiko adikzioa (Alkoholismoa): Hori gertatzen da pertsonak edaten duenari buruzko kontrol gutxi duenean. Adin goiztiarrean alkohola edaten hasten diren pertsonek probabilitate handiagoa dute alkoholiko bihurtzeko.
  • Bideojokoekiko adikzioa: Pertsona batek bideojokoetan gehiegi aritzen denean horregatik, eguneroko bizitzan arazoak izaten hasten denean.
  • Drogekiko adikzioa: Pertsona bat substantzia jakin batzuk (sendagaiak, tabakoa edo legez kanpoko drogak) behin eta berriz hartzen duenean, eta ezin dio hori egiteari utzi.
  • Garbitasunarekiko adikzioa: Pertsona batek gauzak garbitu eta desinfektatzeko etengabeko beharra sentitzen duenean, baita beharrezkoa ez denean ere.
  • Tabakoarekiko adikzioa (Tabakisnmo): Norbaitek zigarroak erretzeari uzten ez dionean gertatzen dena.

Adikzioak arazo bat dira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adikzioei buruzko elkarrizketa

Mendekotasunen arazoa da gure gorputza eta burua mindu ditzaketela. Adibidez, norbaitek ordenagailuaren aurrean denbora guztia bideojokoetan ematen badu, bizitzan beste gauza dibertigarri eta garrantzitsu batzuk gal ditzake, hala nola lagunekin jolastea edo eskolan gauza berriak ikastea.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adikzioen ondorioak adikzio-motaren eta arazoaren iraupenaren arabera alda daitezke.

   Ba al dakizu   

Adikzio ohikoenetako bat garbitasunarekiko mendekotasuna dela, hau da, dena erabat garbi edukitzeko behar konpultsiboa (TOC).

Hona hemen adibide batzuk:

  • Alkohola eta drogak bezalako substantziekiko adikzioari dagokionez, ondorio ezberdinak daude. Batetik, inpaktu fisikoa, hau da, bihotzeko arazoak eta osasun arazoak. Bestetik, osasun mentaleko arazoak daude, hala nola antsietatea, depresioa eta bestelako arazo psikologikoak.
  • Tabakoarekiko adikzioari dagokionez, arnasketa-arazoak ditugu, hala nola biriketako gaixotasunak eta biriketako minbizia.
  • Jokoarekiko adikzioak finantza-arazoak dakartza, pertsonek diru-kopuru handiak galdu eta zorrak pilatu ahal dituztelako. Gainera, joko konpultsiboak familia-gatazkak eta lege-arazoak sor ditzake, iruzurra esaterako.
  • Erosketekiko adikzioak arazoak sortzen ditu diruarekin eta gatazkak sortzen ditu harremanetan. Gainera, objektuak beharrik gabe biltzera bultzatzen du, eta hori gero, diogeneen sindrome bihurtzen da.
  • Garbitasunaren adikzioari dagokionez, hau jasaten duten pertsonek zailtasunak izan ditzake harremanetan, besteekin harremanetan egotea saihesten dituztelako. Garbiketari buruzko etengabeko kezkak estresa eta nekea sor ditzake.

Nola lagundu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Ba al dakizu azukrea droga batzuk bezain adiktiboa izan daitekeela? Burmuinean substantzia kimikoak askatzen dituelako da, ondo sentiarazten gaituztenak.

Funtsezkoa da konfiantzazko helduekin hitz egitea, zerbaitekiko mendekotasuna dugula uste badugu edo norbaiten berri badugu. Helduek babesa eta laguntza eman diezaiekete gauzak modu orekatu eta osasungarriagoan egiteko moduak aurkitzen.