Lankide:AzaroaW/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dune Dennis Villeneuve zuzendari kanadarraren zientzia-fikziozko film bat da, eta Frank Herberten 1965eko izen bereko liburuan oinarrituta dago. 2021eko urrian estreinatuko da zinemetan eta HBO Max-en aldi berean. Gidoia Villeneuve berak idatzi du Jon Spaihts eta Eric Rothekin batera. Nazioarteko koprodukzio bat da; Kanadaren, Hungariaren, Erresuma Batuaren eta Estatu Batuen artekoa.

Bi zatiren lehen atala izatea du helburu, eta eleberriaren lehen erdia kontatuko du. Hainbat dira filmean parte hartu duten aktore esanguratsuak: Timothée Chalamet, Rebecca Ferguson, Oscar Isaac, Josh Brolin, Stellan Skarsgård, Dave Bautista, Stephen McKinley Henderson, Zendaya, David Dastmalchian, Chang Chen, Sharon Duncan-Brewster, Charlotte Rampling, Jason Momoa, eta Javier Bardem.[1]

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan Alejandro Jodorowsky txiletarrak liburuaren egokitzapen bat egiteko eskubideak eskuratu zituen, 10 orduko filme bat egiteko helburuarekin, baina proiektua bertan behera geratu zen.[2]

1984an David Lynch zuzendari estatu batuarraren bertsioa kaleratu zen. Filmak kritika txarrak jaso zituen orokorrean,[3][4] eta 40.000.000$-eko kostua izanda, 30.000.000$ bakarrik lortu zituen zinema aretoetan.[5]

Filmaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko martxoaren 18an ekin zioten filmaketari Budapesteko Origo Film Studios-en[6][7]. Hainbat lokalizaziotan grabatu dute, hala nola Jordaniako Wadi Rum-en,[8] Norvegian[9] eta Arabiar Emirerri Batuetan.[10] 2019ko uztailerako amaitu zuten filmaketa nagusia,[11] baina 2020ko abuztuan filmaketa gehigarri batzuk egin zituzten Budapesten.[12]

Estreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbatetan atzeratu dute estreinaldia COVID-19 pandemiaren ondorioz. Hasieran, 2020ko azaroaren 20an estreinatzekoak ziren, eta 2020ko abenduaren 18rako utzi bazuten ere, azkenean Warner Brosek erabaki zuen 2021eko urriaren 1ean ateratzea.[13] Dune eta beste zenbait filme zinemetan eta HBO Maxen aldi berean ateratzeko erabakiak atsekabea sortu zuen hainbat zinemagileren artean,[14] eta Denis Villeneuve zuzendariak gutun ireki bat idatzi zuen, Warner Bros eta AT&Tren jarrera salatzeko. Villeneuven ustez, streaming plataformetan egoteak filma kaltetuko du: "Ez du izango aukerarik salmenten bidez bideragarria izateko, eta pirateriak lortuko du garaipena azkenean".[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Villeneuve, Denis. (2021-09-16). Dune. Legendary Entertainment, Villeneuve Films, Warner Bros. (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  2. (Ingelesez) Dune Remake Movie Explained: What to Know About the Classic Sci-Fi Novel - IGN. (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  3. (Ingelesez) Ebert, Roger. «Dune movie review & film summary (1984) | Roger Ebert» https://www.rogerebert.com/ (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  4. (Ingelesez) Maslin, Janet. (1984-12-14). «SCREEN: SCIENCE-FICTION EPIC, 'DUNE' (Published 1984)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  5. «Dune» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  6. (Ingelesez) Desowitz, Bill; Desowitz, Bill. (2019-01-09). «Denis Villeneuve’s ‘Dune’ Gets Editor Joe Walker – Exclusive» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  7. (Ingelesez) «Cameras Roll on Warner Bros. Pictures and Legendary Entertainment’s Epic Adaptation of “Dune”» www.businesswire.com 2019-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  8. «Dune: Timothée Chalamet On The ‘Awe-Inspiring’ Desert Shoot – Exclusive Images» Empire (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  9. (Ingelesez) «Timothée Chalamet in “Dune” – in Norway – VG» TricksFast (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  10. (Ingelesez) «'Dune': Timothee Chalamet and Oscar Isaac spotted in Abu Dhabi desert in new trailer» The National 2020-09-10 (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  11. (Ingelesez) «Updates on Dune, the Game of Thrones Prequel, and More [Updated»] io9 (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  12. (Ingelesez) Grater, Tom; Grater, Tom. (2020-06-18). «Denis Villeneuve’s ‘Dune’ Heading Back To Europe For Additional Shooting In August» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  13. (Ingelesez) McCarthy, Tyler. (2020-10-06). «'The Batman,' 'Dune' release dates pushed back by Warner Bros. due to coronavirus concerns» FOXBusiness (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  14. (Ingelesez) «- The Washington Post» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  15. (Ingelesez) Villeneuve, Denis; Villeneuve, Denis. (2020-12-11). «‘Dune’ Director Denis Villeneuve Blasts HBO Max Deal (EXCLUSIVE)» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).