Lankide:Eibarbhi13/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

[1]

  1. Aiako harria, granitozko intrusio batez sorturiko mendia.

    Arroka plutoniko magma sakonera eta masa handian hoztutakoan eratzen diren arroka igneoak dira.

    Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Hozteko prosezua oso motela da, mineral puruen hazkuntza ahalbidetzen du eta testura heterogeneo bikortsua ematen zaio. Arroka plutonikoak ugarienak dira eta lurraren konposaketan garrantzia handia dute mantua arroka mota honetaz osatuta baitago. Lehenengo sortutako arrokak dira, haien materialen oinarrituta aldatzen dira beste arrokak. Planeta harritsuen masa sortzen dute, planetak euren akreazioan osatzen dituzten material silikatuak urtu ondoren hoztu eta kristalizatuz osatua. Horrez gain, planeta handien nukleoan, satelite askotan edo asteroide solido handienetan ere agertzen dira.

    Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    • Granito. Lurrazal kontinentaleko arroka ugariena eta oso arrunta da. Sendoa, kristal itxura eta kolore desberdinetakoa da, ohikoena grisa eta zuria.
    • Peridotita. Kolore berde iluna du eta lurrazaleko arroka ugarienetako bat da.
    • Gabro. Itxura pikortsua eta kolore grisetik berdera aldatzen da.
    • Sienita. Kolore gorrixkako arroka da.
    • Diorita. Kolore grisekoa da mineral ilun asko dituelako.