Intrusio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aiako Harria, Euskal Herriko intrusio magmatiko esanguratsuena.
Deabruaren Dorrearen Monumentu Nazionala, AEBetako Wyoming estatuan dagoena, berau inguratzen zuen harkaitz leuna higatu zenean agerian geratu zen intrusio igneo bat da.

Geologian intrusioa lurrazpiko magmatik kristalizatu den harkaitz igneozko gorputz bat da. Lurrazalera iritsi aurretik lurrazpian solidotzen diren magma gorputzei plutoi deritze, hala Plutongatik deitua, erromatar mitologian inframunduko jainkoa zena. Honen ondorioz, mota honetako harkaitzak harkaitz plutoniko igneo edo harkaitz intrusibo igneo bezala ere ezagutzen dira, harkaitz extrusiboekin kontraste bezala.

[aldatu] Egitura motak

Harkaitz intrusiboak forma mota askotan existitzen dira, mendien tamainako batolitoetatik hasi eta aplitozko zain frakturatu meheetaraino. Egitura intrusiboak sortzen diren harkaitzetan estratu paraleloak edo foliazioak izatearen ala ez izatearen arabera sailkatzen dira: intrusioa paraleloa baldin bada, gorputza konkordantea da, harkaitzean zehar mozten baldin bada diskordantea den bitartean. Honako hauek dira egitura mota batzuk:

  • Batolitoak: intrusio diskordante ez erregular handiak.
  • Dikeak: taula formako gorputz diskordante oso estua, sarri zati bertikalekin.
  • Sillak: taula formako gorputz konkordantea nahiko mehea eta intrusiboa estratuetan zehar.
  • Sumendi lepoak: Harkaitz bolkanikozko zain batek elikatu duen zirkulu edo hodi formako gorputz bertikala.
  • Lakolitoak: funtsean oinarri laua eta muino formako tontorra duten gorputz konkordanteak.
  • Lopolitoak: punta nahiko laua eta oinarri ganbila duten gorputz konkordanteak.
  • Fakolitoak: Antiklinal baten tontorra hartzen duen lente formako plutoi konkordanteak.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak