Gabro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gabroa

Gabroa plagioklasa eta mineral ferromagnesikoz osatutako arroka plutoniko bat da. Aluminio eta kaltzio silikatoak eta dialaga ditu osagai nagusitzat.

Gabroak arroka astunak dira, bikortsuak eta pikardatuak, kolore ilunekoak, gris eta berde artekoak. Oinarrizko plagioklasak dituzte, baita piroxenoa, olibinoa, anfibolak eta kolorea ematen dioten beste mineral batzuk ere. Urazal ozeanikoan agertu ohi da, basaltoarekin batera. Aditu batzuek augitazko eta hiperstenazko gabroetan banatzen dituzte. Feldespato gabroak nefelina eta beste feldespato batzuk ditu.

Ilargian Lurreko gabroen familiako harriak aurkitu dira. Hala ere, hauengandik, errefrakzio elementuetan duten aberastasunagatik (titanioa, zirkonioa eta itrioa) eta elementu lurrunkorretako (bismutoa, sodioa eta potasioa) euren pobreziagatik bereizten dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabro Aldatu lotura Wikidatan