Peridotita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peridotita
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Peridotita
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Olibinoa
Piroxenoak (orto eta klino)
Plagioklasa
Anfibolak
Maximoa 3,4[1] g/cm3
Minimoa 3,2 g/cm3


Peridotita pikor larriko mantuko arroka ultrabasiko dentso bat da, batez ere piroxeno eta olibino mineralez osatua. Arrokaren jatorria igneoa edo metamorfikoa izan daiteke. Arroka ultrabasiko eta ultramafikoa da, silikan duen edukia %45 baino gutxiago delako. Magnesio eta burdin kopuru handiak ditu. Piroxenoak, bai klinopiroxeno bai eta ortopiroxenoak, anfibolak eta plagioklasak izan ohi ditu, hala nola flogopita mineralak. Lurrazalera fragmentu moduan iritsi daitezke magma batek bultzatua edo bestela obdukzio orogeniko prozesuetan iritsi daitezke lurrera. Munduko hainbat mendigunetan basamentu handiak agertzen dira, Malaga inguruko (Espainia) Rondako Peridotitak dira munduko aztarnategirik handiena.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka ultramafikoen sailkapena. Goian, berdez, peridotiten sailkapena.

Arroka ultramafikoen sailkapenean peridotitak eta piroxenitak agertzen dira. Olibinoan %40a baino gehiago duten arrokak peridotitetan sailkatzen dira eta arruntenak lherzolita, dunita eta harzburgitaren eremuetan kokatzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peridotita Aldatu lotura Wikidatan


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.