Lankide:Eneko Andrés Larrieta/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ronald Dean Coleman
Datu pertsonalak
Izen osoa Ronald Dean Coleman
Ezizena The king
Jaio 1964ko maiatzaren 13a
Louisana (Estatu Batuak)
Lanbidea Fisiko kulturista

Ronnie Coleman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ronald Dean Coleman (Monroe, Louisiana, 1964ko maiatzaren 13a), Ronnie Coleman edo The king ezizenez ezagunagoa, Ameriketako Estatu Batuetako fisikari-kulturalista ohia da. Olympia, IFBBko profesionaletan garaipen gehien lortu dituen marka zuen 26 titulurekin,Dexter Jacksonek irabazi zuen arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ronnie Coleman Monroen jaio zen 1964ko maiatzaren 13an. Coleman Grambling State Unibertsitatean graduatu zen 1984an Kontabilitatean, eta cum laude kalifikazioa lortu zuen. Unibertsitatean egon zen bitartean futbolamerikarrean linebacker bezala jokatu zuen GSU Tigers taldearekin, Eddie Robinson entrenatzailearen zuzendaritzapean. Graduatu ondoren, ez zuen kontulari gisa lanik aurkitu, eta Domino's Pizzan hasi zen lanean, non kortesiazko pizza jaten baitzuen egunero, hain pobrea zenez, ezin baitzuen lanetik kanpo jan. Egunkaria irakurrita iragarki bat ikusi zuen, non esaten zuen Arlingtongo polizia-departamentua hautagai bila zebilela, eta izena eman zuen, azkenean ofizial postua lortuz. 1989tik 2000ra ofizial izan zen, eta 2003ra arte erreserbako ofizial.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko Mr. Olympia, Lee Haneyrekin partekatzen duen ondoz ondoko zortzi tituluen errekorra hautsi nahian, bigarren postuan geratu zen, Jay Cutler-ek gaindituta. 2008an azken aldiz lehiatu zen Mr. Olympia, laugarren postua lortuz, nahiz eta kulturismoko beste ekitaldi batzuetan parte hartzen jarraitu.

Erretiroa hartu zuenetik, gaur egun, Colemanek erakustaldiak eta mintegiak ematen ditu munduan zehar. 2010ean bere gehigarri marka merkaturatzen hasi zen, "Ronnie Coleman Signature Series”

Neurriak unerik onenean

Bizepsak 60,96 cm

Izterrak 91,44 cm

Bularra 152,4 cm

Lortutako tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990 Mr. Texas (Heavyweight & Overall)

1991 World Amateur Championships (Heavyweight)

1991 Mr. Unibertsala

1995 Pro Cup kanada

1996 Pro Cup kanada

1997 Grand Prix Russia.

1998 Night of Champions

1998 Toronto Pro Invitational

1998 Mr. Olympia

1998 Grand Prix Finland

1998 Grand Prix Germany

1999 Mr. Olympia

1999 World Pro Championships

1999 Grand Prix England

2000 Mr. Olympia

2000 Grand Prix England

2000 World Pro Championships

2001 Arnold Schwarzenegger Classic

2001 Mr. Olympia

2001 New Zealand Grand Prix

2002 Mr. Olympia

2002 Grand Prix Holland

2003 Mr. Olympia

2003 Grand Prix Russia

2004 Mr. Olympia

2004 Grand Prix England

2004 Grand Prix Holland

2004 Grand Prix Russia

2005 Mr. Olympia

Entrenamenduko bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak dira Ronnie Colemanek entrenamenduetarako hainbat bideo egin zituela, besteak beste:

Ronnie Coleman 's First Training Video (Ronnie Colemanen entrenamenduaren lehen bideoa) Colemanen entrenamendua eskaintzen du 1997 Mr. Olympia.

Ronnie Colemanen eguneroko jarduerak erakusten ditu Mr. Olympia 2000. 12 errepikapen egiten ikusten da 140 kg press militarrekin eta bi errepikapen 360 kg hildako pisuarekin.

The Cost of Redemption: Coleman erakusten du 363 kg-ko 2 sentadila-errepikapen eginez, hanken prentsako 8 errepikapen 1021 kg-rekin, 5 errepikapen 225 kg-ko pres bankan eta kurl alternoa 34 kg-ko mankuernekin.

On The Road 101 minutuko entrenamendua eta 14 minutuko ezaugarri bereziak ditu 115 minuturako. 2005eko Olympia baino astebete geroago filmatu zen Australian.

Relentless - Guztira 5 ordu eta 52 minutu. Arlington Texasen filmatua, bere etxean eta beste leku batzuetan.

Invincible - DVD honen lehen zatia 2007ko uztailaren 9an eta 10ean filmatu zen Ronnieren denboralditik kanpoko azken astean (2007ko Olympiatik 12 astera). Bigarrena 2007ko irailaren 3an eta 4an filmatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.wikiwand.com/es/Ronnie_Coleman

https://es.wikidat.com/info/ronnie-coleman