Louisiana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Louisiana
State of Louisiana (en)
État de Louisiane (fr)
Léta de la Lwizyàn (lou)

Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuetako estatua
Louisianako bandera
Bandera
Louisianako zigilua
Zigilua
Ezizena: Child of Mississippi (Misisipiren semea)
Goiburua: Union, justice, et confiance
Hiriburua Baton Rouge
Hiri handiena New Orleans
Eremua 134.382 km²
Biztanleria 4.293.204 (2007)
Dentsitatea 39,61 bizt / km²
Map of USA LA.svg
Gobernadorea Bobby Jindal (R)
Senatariak Mary Landrieu (D)
David Vitter (R)
Laburdura
ISO 3166-2
La.
US-LA
www.louisiana.gov

Louisiana[1] Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Estatu Batuetako mendebaldean dago kokatua. Hiriburua Baton Rouge da, baina hiri garrantzitsuena New Orleans da.

Mugakideak hauek dira: ekialdean Mississippi, iparraldean Arkansas, mendebaldean Texas, eta hegoaldean Mexikoko golkoa. Louisianako de facto diren hizkuntza ofizialak ingelesa eta frantsesa dira. Haietaz gainera, Louisianako kreoleraz ere hitz egiten da estatuan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eskualde nagusi bereiz daitezke Louisianako estatuan: itsaspeko jalkinez osaturiko behe-lautadak iparraldean (Red eta Ouachita ibaien artean) eta mendebaldean batetik, eta Mississippi ibaiaren delta eta inguruak, bestetik. Deltaren iparraldean, New Orleans hiritik iparraldera, Ponchartrain aintzira dago.

Klima subtropikala da, eta neguaren eta udaren arteko tenperaturen gorabeherak txikiak dira (17 Â°C neguan eta 21 Â°C udan). Euri asko egiten du, urteko 1.450 mm batez beste.

New Orleansen ikuspegia.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako hegoaldeko estatuek baino arraza-aniztasun handiagoa du. Frantsesa erabiltzen da oraindik hego-mendebaldeko parish (konderriak Estatu Batuetako beste estatuetan) askotan. Denbora luzez europarren, hegoamerikarren eta, berriki, asiarren helmuga izan da Louisianako estatua. Biztanleen % 32 beltzak dira, eta estatuko biztanleriaren % 70 hirietan bizi da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louisianako hezeguneen aireko argazkia.
Louisianako mapa.

Oso oparoa da tropiko aldeko nekazaritza: arroza (Estatu Batuetako lehen ekoizlea), kotoia, azukre-kanabera (Floridako estatuarekin batera Estatu Batuetan ekoizten duen beste estatua), artoa, patata, lekadunak eta frutak. Irabazpide handia da arrantza ere.

Estatu Batuetako zorupeko aberastasunen % 10 ustiatzen da Louisianako estatuan: petrolioa (3. ekoizlea, Texas eta Kaliforniako estatuen ondotik), gas naturala (3. ekoizlea), sufrea eta [gatz]] minerala. Industria petrolioan eta nekazaritzako produktuetan oinarritzen da (industria kimikoa, petrolio-findegiak, kautxua, janari-industria, larrugintza). Jarduera handikoak dira, bestalde, New Orleans eta Baton Rougeko portuak.

Turismoak gero eta eragin handiagoa du Louisianako ekonomian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louisianako lurraldea Hernando de Soto espainiar konkistatzaileak esploratu zuen lehenik. Robert Cavelier frantsesa 1682. urtean Mississippi ibaian behera zihoala iritsi zen eskualdera, eta Frantziarentzat konkistatu zuen. Pierre Le Moyne d´Iberville itsasgizon eta gobernadore frantsesak 1718an New Orleanseko hiria eta portua sortu zuen.

Louisiana 1731n frantses kolonia bihurtu zenean 8.000 lagun baizik ez ziren bizi bertan, esklabo beltzak barne. 1760tik aurrera gora egin zuen nabarmenki estatuko biztanle-kopuruak frantses mintzairako etorkinei esker. 1762tik 1800 arte espainiarren mende egon zen, eta urte horretan itzuli zen frantsesen mendera. 1804an eratu zen New Orleanseko barrutia edo lurraldea.

1812an Frantziari erosia izan ondoren, Estatu Batuetako estatu bilakatu zen, 18.a. XIX. mendearen hasieran, ekonomia-garapen izugarria izan zuen Louisianako estatuak, esklaboen merkataritzaren eta kotoiaren eta azukre-kanaberaren ekoizpenari esker. Esklabotasunaren aldeko estatua zen, eta 1861ean iparraldeko estatuetatik banatu eta, hegoaldeko beste estatuekin batera, Ameriketako Estu Konfederatuak osatu zituen, baina New Orleans hiria iparraldekoek hartu zuten 1862an eta Vickburg urtebete geroago. 1868an, gerrak eragindako gorabeherak baretuta, Estatu Batuetako estatu izatera itzuli zen. Hala eta guztiz ere, esklabotasunaren aldeko jarrerak urte luzeetan iraun du biztanle zurien artean, eta istilu latzak izan dira zurien eta beltzen komunitateen artean, zuriek beltzekiko erakusten duten arrazakeria dela eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louisiana Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]