Lankide:Fuketon/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ondarretako hondartza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarretako hondartza Donostiako (Gipuzkoa) hiru hondartzetako bat da (besteak Kontxa eta Zurriola dira), Kontxako badian kokatuta dagoena. Hiru hondartzetatik mendebalderago dagoena da. Ekialdeko muturrean, Kontxa hondartzarekiko muga du, Loretopea eta Mendebaldeko muturrean Igeldo mendiarekin egiten du topo. 620 metro inguru luze da, eta batez beste 120 metroko zabalera eta 74.400 . Hondar fin eta urre-kolorekoa du, eta, udan ura epeltzen denean bereziki, bainurako egokia eta arrisku gabea da, badiak ematen dion babesagatik, itsaso zabaleko olatuak leuntzen baitizkio.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisitari, bainuzale eta kirolarientzako zerbitzuak uda garaira mugatzen dira. Hainbat kirol praktikatu daitezke, hala nola, hondartza-boleibola, urpekaritza eta nahiz eta gomendagarria ez izan surfa ere praktikatu daiteke. Beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditu hondartza honek: komunak, dutxak, iturriak, zakarrontziak hamakak, aldagelak, bizikletak uzteko tokia, parkeak eta megafonia zerbitzua ere besteak beste. Horretaz gain, bainuzaleen zaintzarako, Gurutze Gorriaren sorosleak daude uda garaian, behaketa-dorre eta ontzi pneumatikoez lagundurik. Behaketa-dorreetatik bainurako egoeraren berri ematen da, bandera berde, hori eta gorriekin. Sorosleen ordutegia normalean 10:00-20:00 izaten da. Erlaxatu nahi izan ezkero, tabernak ere badaude bertan[1].

Ondarretako harriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarretako harriak 2016ean

Harrien arazoa 2000. urtean hasi zen, ordutik aurrera urtero, udaran, harriak agertzen dira hondartzan. 2003 eta 2005. urteetan harri pila kendu zen eta arraroena da beste hondartzetan ez agertu izana. Arazoa konpontzeko ahaleginetan hiru kamara jarri ziren Igeldon. Honekin ondorioztatu zuten hondartzaren bizitza eta morfologia erabat aldatzen zela negutik udarara. Kanpoko faktoreek ez diote laguntzen prozesu natural honi. Ondorioztatu da prozesu honen eragilea 1996an hondartza mailan jarri zen kafetegia dela. Ikerketa honetan parte hartu dutenen arabera, 2011an itxitako kafetegi horren hondakinen ondorioz gertatzen da[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ondarreta hondartza» turismoa.euskadi.eus 2006-10-27 (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. Berria.eus. «Ondarreta, hondartza edo harrieta?» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-24).