Lankide:G.ezkurdia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Buru-osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buru-osasunak, pertsona baten ongizate emozional eta psikologikoari egiten dio erreferentzia, baina ez dago erabat onartua dagoen definizio bakar bat. Ikerlari eta adituak arazoak dituzte hau definitzeko garaian, izan ere, ezaugarri desberdinak kontuan hartzen dituzten definizioak ematen dituzte, eta hauek, herrialde eta kulturaren arabera ere aldatzen dira. [1] OMS-ek ere aipatzen du kultura desberdintasunek, ebaluazio subjetiboek eta teoria profesionalen leihakortasunek "buru-osasuna" definitzea zailtzen dutela. Aldi berean, "buru-osasuna"-ri definizio zehatz bat ematearen zailtasuna dela eta, "buru-gaixotasuna" zehaztea ere zaila da, baina aditu desberdinak diote buru-gaixotasun-aren ausentziak ez duela esan nahi "buru-osasun" ona. Buru-gaixotasun diagnostiko bat ez izateak ez du zertan esan nahi ez dagoneik inolako arazorik, "etiketa" zehatz bat ezin izan zaiola jarri baizik.

MedLinePlus orrialdean emandako definizioak dio, buru osasunak ongizate emozional eta psikologikoaz gain, soziala ere hartzen duela barnean. Pentsatzeko, sentitzeko eta bizitzari aurre egiteko dugun moduan eragiten duela. Honetaz gain, estresa nola kudeatzen dugun, gainontzekoekin nola erlazionatzen garen edo erabakien hartzea ere zehazten du. Bizitzako garai guzteietan da garrantzitsua buru osasuna, haurtzarotik nerabezaro eta zahartzaroraino.[2]

Zergatik da garrantzitsua buru osasuna?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengoetan lagundu dezakeelako: Eguneroko bizitzako estresari aurre egiten, fisikoki osasuntsu egoten, erlazio osasuntsuak izaten, zure komunitatean nabarmen laguntzen, laneko produktibitatea hobetzen edo bakoitzaren potzentzial osoa lortzen. [2] Buru osasunak osasun fisikoan ere eragina izan dezake, adibidez, buruko gaitzek, istripu kariobaskularrak, 2 motako diabetesa edo bihotz gaixotasunak izateko arrisku handitu dezakete. [2]

Zerk eragin dezake buru osasunean?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faktore desberdin askok zan dezakete eragina buru osasunean: [2]

  • Biologikoek, geneak edo garunaren kimika bezalakoak.
  • Bizitzako esperientziak, trauma edo gehiegikeriek.
  • Buru osasun arazoen aurrekari familiarrek.
  • Bizitza ohiturak: elikadura, aktibitate fisikoa edo hainbat substantzien kontsumoak.
  • Meditazioak edo erlaxazio teknikek buru osasuna hobetzen lagundu dezakete.

Atsedena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atsedenak osasunaren arlo desberdinetan eragin zuzenak ditu. Dugun atsedena egokia bada, fase desberdinen bitartez (batez ere lo egiten dugunean), gure gorputza indarberritu egiten da, energia berriztatzen du. Atseden hartzen dugun bitartean eta lo egiten dugun bitartean, gure gorputzean gertatzen diren erreakzio eta prozesuen bidez (batez ere garunak edo nerbio sistemak kontrolatuak), osasuna hobetzen da: gorputzeko ehun desberdinak hazten eta osatzen dira, inmunitate sistema hobetzen da, metabolismoa azkartzen da (pisuaren kontrola) eta humorea, memoria, konzentrazioa, garunaren gaitasuna edo tentsio arteriala bezalakoak hobetzen dira. [3]

Osasunaren sustapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasunaren sustapena, pertsona batek bere osasunean eragiten duten aldagaien kontrola izatea, eta ondorioz hobetzea, ahalbidetzen duen prozesua da. [4]

Ottawa-ko eskutizak (1986) emandako definizioak dionez, osasunaren sustapena," pertsonei beren osasuna hobetzeko eta horrengan kontrol handiagoa izateko beharrezko tresnak eskeintzean datza". Bertan hainbat ekintza eremu planteatzen dira: politika publiko osasunsuak eraikitzea, osasuna sustatzen duten giroak sortzea, trebetasun pertsonalak garatzea, ekintza komunitarioa indartzea eta osasun zerbitzuak birbideratzea.[5] Hau izan zen Osasunaren Sustapenaren inguruan OMS-ek egindako lehen konferentziatik ateratako definizioa, baina geroztik ere egin dira gehiago eta gaur egun OMS-ek dio, osasunaren sustapenak pertsonek beren osasunaren gaineko kontrol handiagoa izatea ahalbidetzen duela. Gizabanakoen osasuna eta bizi kalitatea hobetzera eta babestera zuzendutako esku-hartze sozialak eta ingurumen esku-hartzeak biltzen ditu, osasun arazoen eragile nagusien prebentzio eta ebazpenean zentratuz, eta ez hauen tratamendu eta sendaketan soilik. [6] Hiru osagai nagusi ditu: osasun gobernantza ona, osausn hezkuntza eta hiri osasuntsuak. [6]

  1. (Gaztelaniaz) Horwitz J. & Marconi J.. (1996). EL PROBLEMA DE LAS DEFINICIONES EN EL CAMPO DE LA SALUD MENTAL’. , 300-309 or..
  2. a b c d «Salud mental» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) «La importancia del descanso para la salud | SHA Magazine» SHA Wellness Clinic 2016-12-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  4. (Gaztelaniaz) Promoción de la salud. Glosario. .
  5. Carta de Ottawa. .
  6. a b «OMS | Promoción de la salud» WHO (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).