Lankide:Inigo Lopez Romero/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Híbrido de fibra coaxial» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Hybrid fiber-coaxial» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Zuntz eta ardazkide hibrido (HFC)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HFC sarearen eskema.

Zuntz eta ardazkide hibridoa (Ingelesez Hybrid Fiber-Coaxial edo HFC) komunikazio sare mota bat da zuntz optikoa eta ardazkide kablea erabiltzen duena informazioa transmititzeko.

Kable bidezko telebista (CATV) sareen eboluzio bat da, hainbat zerbitzu berriak eskaintzeko, bai digitalak bai analogikoak. Modu honetan, CATV sareen egitura berrerabili daiteke, horrela, ez da beharrezkoa sarearen egitura osoa aldatzea zerbitzu berriak eskaintzeko. HFC sareek ez dute bakarrik telebista eta irrati zerbitzuak eskaintzen, bi norabideko datuen transmisioa onartzen dute eta ondorioz, Internet zerbitzua eskaintzeko gaitasuna daukate.

testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBn telebista eta radioko seinaleen kalitate tzarra konpontzeko hiri handietatik urrun zeuden herrietan sortu ziren ardazkidez osatutako lehenengo sareak. Sare hauek zuhaitz-adar egitura zeukaten, beste hainbat zerbitzu bezala (ura, elektrizatea, gas…). Ondorioz, sarea anplifikadore eta deribadorez beteta zegoen.

Sare hauek oso azkar handitu egin ziren eta egitura oso korapilatsua zenez, oso konplikatua zen sarearen mantentze-lana egitea. Anplifikadore bat apurtuz gero, sarearen zati handi bat zerbitzuz kanpo geratzen zen.

1980ko hamarkadan lehenengo HFC sareak agertzen dira, ardazkide sareen arazoak konpontzeko. HFC sarean transmisio-bide berri bat erabiltzen da (zuntz optikoa) eta sarearen topologia ere aldatzen da. HFC sareen topologia izar eta zuhaitz-adar topologien konbinazioa da.[1]

Zuntz optikoak hainbat abantaila ditu,  distantzia luzeak egin dezake seinalearen anplifikazioa behar gabe eta datu gehiago bidali dezake.[1]

Sarearen egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sareburua (Head-end)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan errekopilatzen dira kanal guztiak (satelite kanalak, lurreko kanalak edo produkzio propioa) sarean transmititzeko. HFC sarea beste sareekin interkonektatzen da nodo honetan.[2]

Sareburuaren funtzioa programazio iturri  ezberdinak konbinatzea da, kablearen espektro elektromagnetikoaren kanaletan kokatuz.

Sare nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seinalea eramaten du sareburutik  distribuzio puntuetaraino. Zuntz optikoa erabiltzen da sarearen zati honetan, informazioa transmititzen du eta azken nodoetan seinale optikoa seinale elektriko bihurtzen da.

Izar formako topologia erabiltzen da sare nagusian hiru maila ezberdinetan. Zuntz optikoa eraztunetan antolatzen da eta nodo nagusi bakoitzak bigarren mailako hiru edo lau eraztuneei ematen die zerbitzu.

Uhin-luzeraren zatiketa bidezko multiplexazio trinkoa ( ingelesez, Dense Wavelength Division Multiplexing edo DWDM ) teknologian oinarritzen da transmisioa sarearen zati honetan.

Banaketa-sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarearen atal honetan zuntz optikotik ardazkide kablera  pasatzen da informazioa. Horretarako sare nagusia eta banaketa-sarearen artean gailu batzuk egon behar dira informazio optikoa informazio elektriko bihurtzeko. Ardazkide sarea erabiltzen da informazioa transmititzeko bezeroetaraino.[1]

Abonatuen sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telekomunikazio-zerbitzuak banaketa-saretik abonatuen etxe edo negozio barruraino eramaten dituen sarearen azken zatia da. Abonatuen sarearen amaieran daude telebistako dekodifikatzailea eta modem kablea. Gailu horien bitartez, HFC eskainitako zerbitzuak erabiltzen dituzte bezeroek.

Elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineako anplifikadorea.

Lineako anplifikadoreak (line extender )[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa-sarean kokatutako gailu hauek erabiltzen dira sarea zeharkatzerakoan seinale elektrikoak izandako galerak konpentsatzeko. Gailu hauei esker, sarearen luzera handitu daiteke seinalearen kalitatea galdu gabe. Kanpoko energia iturri bat behar dute telebista eta datu seinaleak anplifikatu ahal izateko, bezeroen sarera heltzerakoan potentzia nahikoarekin heltzeko.

Nodo optikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nodo optikoa.

Sare nagusia eta banaketa-sarea lotzen dute. Sare nagusitik datorren seinale optikoa seinale elektriko bihurtzen dute. Konbertsio optiko-elektrikoa egin eta gero, seinalea transmititzen dute banaketa-sareko ardazkide kablera.

lapurrak (Splitter)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailu hauek ardazkide kabletik doan energiaren zati bat deribatzen dute.

Taps (Terminal Access Points)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailu hauek ardazkide kabletik doan energiaren zati bat deribatzen dute abonatuen sarera.

Telebistako dekodifikatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistako dekodifikatzaileak telebista seinalea jasotzen du existitzen den estandar  batean, kanala erakusteko baimena duen konprobatzen du, seinalearen dekodifikazioa egiten du  eta telebistara bidaltzen du analogiko edo digital forman.

Modem kablea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailu honi esker HFC sarea erabili daiteke datuak transmititzeko, hau da, Internet konexioa eskaintzeko. Modemak pasabide (gateway) baten funtzioa betetzen du. Etxeko gailuak (ordenagailuak, mugikorrak, tabletak eta abar) Ethernet protokoloa erabiltzen dute informazioa transmititzeko, baina HFC sarean DOCSIS protokoloa erabiltzen da.[3] Modema bi protokolo horien itzulpena egiten du ordenagailuak bidali nahi duen informazioa HFC sarera bidali ahal izateko. HFC saretik datorren informazioa ere itzultzen du Ethernet protokolora, hau da, itzulpena bi norabideetan egiten du modemak.

Abantailak eta desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HFC sareen abantailak hurrengoak dira:

  • Eskainitako banda-zabalera handia da (100Mbps-1Gbps).
  • CATV sareen azpiegituraren atalak berrerabili egiten dira. Horrek sarearen eguneratzea eta zerbitzu berrien eskaintza errazten du, ez delako sare osoa aldatu behar zerbitzu berriak eskaintzeko.
  • Hasierako inbertsioa ez da hain handia izan behar, sare osoa ez delako aldatu behar.
  • Sarearen  egitura eta antolakuntzari esker, mantentze-lanak errazak dira. Gainera, sarea handitzea arazoak sortu gabe errazagoa da, sarearen topologiari esker.

Desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HFC sareen desabantailak hurrengoak dira:

  • HFC sarea bere muga teknikora iritsi da. Teknologia barriagoak existitzen dira banda-zabalera handiagoekin, GPON teknologia esate baterako, zuntz optikoa erabiltzen duena sare osoan (zuntza etxeraino edo FTTH).
  • Ardazkide kablea potentzia konsumo handia behar du seinalaren kalitatea mantentzeko, interferentzia elektromagnetikoen ondorioz. Aldiz, ONT sareetan bakarrik zuntz optikoa erabiltzen da eta kontsumo energetikoa askoz txikiagoa da.
  • Transmisio abiadurak ez dira simetrikoak. Hori dela eta, bi norabideko transmisioa behar dituzten aplikazioetan nabari daiteke, zerbitzuaren kalitatea (QoS) okertuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Javier Sánchez Martínez (2017). "Diseño e implantación de redes híbridas HFC basadas en la combinación y transmisión de señales de televisión e internet."(PDF) https://oa.upm.es/52959/1/TFG_JAVIER_SANCHEZ_MARTINEZ.pdf (2023/12/01)
  2. Kevin A. Noll. "Hybrid Fiber-Coaxial Networks: Technology and Challenges in Deploying Multi-Gigabit Access Services" (PDF).https://archive.nanog.org/sites/default/files/08-Noll.pdf (2023/12/01)
  3. Data-Over-Cable Service Interface Specifications DOCSIS® 3.1 CCAP™ Operations Support System Interface Specification CM-SP-CCAP-OSSIv3.1-I25-220819

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]